Gizonezkoek soldata handiagoa jasotzen zuten orain arte, baina orain bi taldeetako jokalariek diru kopuru berbera jasoko dute, Australiako Futbol Federazioak jakinarazi duenez.
2019-2020 denboraldian hasita, datozen lau urteetan gutxienez soldata bera izango dute Australiako talde nazionalean jokatzen duten neskek zein mutilek. Australiako Futbol Federazioaren (FFA) esanetan, akordioak "futbolean genero arteko desberdintasunari aurre egiteko determinazioari heltzen dio. Erabaki honek, futbolari guztien soldaten egituraketa taldearen lorpenen araberako sisteman oinarritzean datza".
Horrez gain, haurdun geratzen diren emakumeei erraztasunak eskaintzea du hurrengo helburu Federazioak. Jakina da haurdunaldia igaro eta gero, emakumeek zailtasun handiagoak dituztela ibilbide profesionalari berrekiteko. FFA-k zailtasun horiei aurre egiten lagunduko diela esan du.
AEBetako emakumeak haserre
Bestalde, Munduko txapeldun den AEBetako taldeko emakumeetako batzuek salaketa jarri diote herrialdeko federazioari, gizonen taldeak baino soldata eta baldintza eskasagoak dituztela eta. Mutilen taldea ez dago munduko hoberenen artean, eta hala ere diru gehiago jasotzen dutela jakinarazi dute.
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Emakume zinemagileentzako egoitza artistikoa da Etxe Betea eta Bilboko erdigunean sortu zen 2022an, Gariza Films ekoiztetxe feministaren eskutik. Ordutik, lau egoitzaren bidez –Gela bat norberarena, Elkarrekin Sortzen, A Shelter of One’s Own eta Two Weeks... [+]
Euskal Udalekuetako hezitzaileek agerraldi jendetsua egin dute ostiralean. Azaldu dute edozein eraso “erabat” gaitzesten dutela eta prest agertu dira, beren artean erasotzailerik balego, “neurriak hartzeko”.
Mugimendu transfeministaren ustez, Bernedoko udalekuen inguruko gezurrak hedatu dituzte eskuin muturrak eta sektore erreakzionarioek. “Lintxamendu kanpaina” eta “eraso antolatua” olatu erreakzionario orokorrago baten markoan kokatu dituzte. Sexu-genero... [+]
Ideia bat argi duenean, oztopoak oztopo aurrera doa Rakel Mateo triatleta (Mungia, Bizkaia, 1975). 2001ean lan istripu bat izan ostean, ezkerreko hanka txikituta geratu zitzaion. Horren ondorioz, kirol egokitua deskubritu zuen eta hiru Paralinpiar Jokotan parte hartu du.
Bernedoko hezitzaileen aurkako salaketa publikoak zabaldu dira azken asteetan, besteak beste, nerabeak dutxa mistoak izatera "behartzeagatik". Hezitzaileek gezurtatu egin dute halakorik zein gazteekiko tratu okerrik, eta gaitzetsi dute "mezu transfoboak zabaltzeko... [+]
Danimarkaren menpe segitzen duen Groenlandiako biztanleriaren %88 da inuita, eta beraien hizkuntzan eta kulturan aitzina egite hutsa dute eguneroko desafio. Zuriek kolonizatu zituzten eta gaur egun egoerak bere horretan segitzen du: zurien begietatik bideratuta dagoen... [+]
Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.
Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]
Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».