Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35 hildako eta gutxienez 200.000 desplazatu utzi dituzten liskarrei amaiera emateko.
Maiatzetik, bi herrialdeen arteko tentsioak nabarmen egin du gora, hilabete horretan Kanbodiako eta Thailandiako segurtasun indarrek tiroketa bat izan baitzuten mugako Preah Vihear tenplu gatazkatsuaren inguruan. Duela astebete guztiz lehertu zen tentsio hori, Thailandiako bost soldaduk mugan zehar zebiltzala pertsonen aurkako minak zapaldu zituztenean: The Guardian hedabidearen arabera, horietako bi eztandak bertan hil zituen, eta beste hiru zauritu egin ziren. Gertakari horrez geroztik, mugan bi armaden arteko tiroketak eta aire erasoak gertatu dira, 35 hildako eta gutxienez 200.000 desplazatu eragin dituztenak.
Elkarri eraso egiteari ekin eta berehala, Thailandiak eta Kanbodiak bien arteko harreman diplomatikoak eten zituzten: Thailandiako behin-behineko lehen ministro Phumtham Wechayachaik iragarri zuen Kanbodian zegoen enbaxadorea erretiratuko zuela, eta Bangkoken zegoen Kanbodiako enbaxadorea herrialdetik kanporatuko zuela ere bai. Hain zuzen, Wechayachairen aurretik herrialdeko lehen ministroa zen Paetongtarn Shinawatrak dimisioa eman behar izan zuen uztailaren hasieran Kanbodiarekin lotutako gertakari batengatik: herrialde horretako senatuko buruarekin eduki zuen telefono dei bat argitara atera zen Thailandiako hedabideetan.
Gatazka berpiztu eta astebetera, Thailandia eta Kanbodiako ordezkariak Putrajay hirian (Malaysia) bildu dira astelehenean, Anwar Ibrahim herrialdeko lehen ministroaren egoitzan. AEBetako eta Txinako ordezkariak ere bertan izan dira bilera jarraitzen, Anwarren esanetan azken egunetan lanean aritu baitira "gatazkari konponbide baketsu bat emateko". Bilera horretan "berehala eta baldintzarik gabe" ezarriko den su-eten akordio bat sinatu dute Thailandiak eta Kanbodiak, bien arteko mugan astebete iraun duten tiroketei eta aire erasoei amaiera emango diena.
Kolonizazio aldian jatorria
1953an Frantziaren kolonizazioarekiko independentzia aldarrikatu zuen Kanbodiak, ia mende batez hari azpiratuta egon ostean. Hain zuzen, aldi horretan du jatorria Thailandiaren eta Kanbodiako mugen arteko gatazkak, Frantziarekiko deskolonizazio prozesuan zehaztu ez ziren mugako hainbat eremuren gaineko kontrola aldarrikatzen baitute bi herrialdeek: esaterako, duela astebete abiatutako liskarren pizgarria izan zen Preah Vihear tenplua.
Horrez gain, Thailandiako tropek mugan ezbehar bat baino gehiago eduki dituzte pertsonen aurkako minekin. Bangkokek soldadu kanbodiarrei behin eta berriz leporatu izan die bere lurretan infiltratzea gisa horretako lehergailuak jartzeko: Kanbodiak, ordea, argudiatu izan du mina horiek 1967 eta 1975 artean herrialdea kolpatu zuen gerra zibiletik daudela hor, muga zaintzeko helburuarekin ezarri zirenak.
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]
Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.
Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]
Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.
Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.
Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]
Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]
Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]
Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.
Historia garaikideko basakeriarik handienetakoak dira Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketak. 1945eko abuztuan, hiru eguneko epean, bi bonba atomiko jaurti zituzten lehen aldiz historian eta bi hiritako biztanleak modu indiskriminatuan hil zituzten. 1945aren amaierarako,... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]