Asteartean 5 heriotza Hegoaldean: COVID-19ak orain arte 2.130 pertsona hil ditu Euskal Herrian, milioiko 671

  • Euskal Autonomia Erkidegoan 5 pertsona gehiago hil dira asteartean, ekainak 16. Nafarroan 24 ordu horietan ez da inor gehiago hil. COVID-19ak orain arte Euskal Herrian hildakoak denetara 2.130 dira, milioiko 671 heriotza. Euskaldunok estatu independentea bageneuka, une honetan munduko laugarren herrialde kaltetuena ginateke, San Marino, Belgika eta Andorraren ostean.


2020ko ekainaren 17an - 13:06
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eusko Jaurlaritzak zabaldu duenez, asteartean Euskadiko Autonomia Erkidegoan 5 pertsona gehiago hil dira koronabirusez. Nafarroako Gobernuak, berriz, jakinarazi du heriotza berririk ez dela gertatu Foru Komunitatean. Iparraldean aspaldian ez da inor gehiago hil. Denetara, beraz, Euskal Herrian ekainaren 17a arte 2.130 pertsona hil ditu COVID-19ak.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 671. Euskal Herria independentea balitz, munduko herrialdeen artean milioiko heriotza gehien eduki dituztenen zerrenda honela osatuko litzateke: 1. San Marino 1.238, 2. Belgika 834, 3. Andorra 673, 4. Euskal Herria 671, 5. Erresuma Batua 618, 6. Espainia 580, 7. Italia 569, 8. Suedia 489, 9. Frantzia 453. 10 AEB 360...

Eusko Jaurlaritzak EAE osoko datuak bai baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hildakoen kopururik ez du ematen maiatzaren 14tik eta gaur ere informazio hau ez du erakutsi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude