Artzain Egun jendetsua, Ordizian

  • Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


2025eko apirilaren 24an - 12:17
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Beste urte batez, artzainak eta gazta protagonista izan dira Ordiziako kaleetan. Goizeko bederatzietatik hasita, ekintza desberdinez gozatzeko aukera izan da herriko puntu desberdinetan. Eguneko jarduera nabarmenenak Azoka berezia eta artaldeen zeharkaldia izan dira, Ordiziako Plaza Nagusian eta Alde Zaharretik barrena egin direnak. Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta, eta ekitaldi honekin, irekiera eman zaio Idiazabal Gazta denboraldiari. Gainera, ekintza horiez gain, Garagartza plazan ile-mozte erakustaldia, gazta egitea eta mamia dastatzea, eta arkume pintxoen salmenta ere egin dira. Eguraldia lagun, jende andana bildu da Ordiziako kaleetan.

Idiazabal Gazta berriari ongi etorria

Artaldeen zeharkaldiaren ostean, Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da udaletxeko batzar aretoan. Dimako (Bizkaia) Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta eta ETB2ko Vascos por el mundo programak jaso du Idiazabal jatorri izenaren kontseilu arautzailearen omenaldia. Bestalde, Idiazabal gaztaren erregulartasun-kalitate sariak ere banatu dizkiete Egozkueko (Nafarroa) Marta Perez Loperena artzainari, artzain gaztaren kategorian, eta Idiazabalgo Goiburu gaztandegiari, gaztandegien kategorian. Dagoeneko sari hau irabazten duen laugarren aldia da Goibururentzat.

Argazki galeria, hemen.


Artzantza kanalean gehiago
2025eko irailaren 1
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.