Artista = prekario? Sortzaileen lan baldintzak aztergai EHUren jardunaldi batean

  • Lanean aritu arren, gehienek ez daukate soldata arauturik. Zergatik? Artistek bizi duten prekarietateari buruzko kongresua antolatu du EHUk ostegun honetan Bilbon. Prekariart jardunaldian artisten lan baldintzez eta haiek hobetzeko alternatibez ariko dira bi egunez.

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2018ko urtarrilaren 23a

Antolatzaileek azaldu duten moduan, kulturaren eta sormenaren industria sektore ekonomiko funtsezkotzat jotzen da gaur egun. Baina paperean alor horretako lanari aitortzen zaion garrantzia gutxitan dator bat langileek trukean jasotzen duten diru-aitortzarekin. Laburbilduz: artistak oso modu prekarioan bizi dira.

Sormenarekin lotutako enpleguek eskaintzen dituzten baldintza kaxkar horien kausak aztertu nahi dituzte Prekariart Nazioarteko I. Kongresuan. Bilboko Bizkaia aretoan ostegunean hasiko den jardunaldian, auziaren iltze ugari joko dituzte.

Hizlarien artean 1983an Nobel Sari Alternatiboa irabazi zuen Manfred Max-Neef besteak beste: ekonomialari txiletar honek ostiralean arratsaldeko 17:30ean emango duen hitzaldian ekonomia ekologikoaren filosofiaz hitz egingo du.

Max-Neef ezaguna da 1990ean “atalasearen hipotesia” plazaratu izanagatik. Planteamendu horren arabera, garapen ekonomikoa puntu batetik aurrera kaltegarria izan daiteke herritarren bizi kalitatearentzat, hazkunde kuantitatiboa garapen kualitatiboarekin lotuta ez badago.

Jardunaldiaren lehenbiziko egunean izango da Madrilgo Complutense Unibertsitateko Eva Moraga ere, artisten prekarietatean eragiten duten aspektuez hitz egiten, baita Espainiako Estatuko 80 kultur elkarte eta eragilek baino gehiagok osatutako Artistaren Estatutuaz ere.

Auxkin Galarraga soziologoak (EHU) euskal artisten formazio eta ibilbideez hitz egingo du, 2013ko INNOCREA inkestatik abiatuta eta, haren atzetik, Marta Perezek eta Isidro López-Apariciok Espainiako Estatuko artisten jarduera ekonomikoari buruzko ikerketaren berri emango dute, kongresua irekiko duen arratsaldean.

Ostiralean berriz, Ruth Towse ekonomialari britainiarrak gai polemikoa ekarriko du: copyright-aren zeregina sortzaileak babesterako orduan. Anberesko Unibertsitatetik datorren Pascal Gielen soziologoak berriz, titulu probokatzaileko hitzaldia iragarri du: “Lan sortzaile jasangarria politika liberal errepresiboen garaian”.

Hitzaldiez gain, kongresuak izango ditu eztabaidarako tarteak ere. Egitarau osoa EHUren webgunean kontsulta daiteke.  

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Kultur politikak  |  Prekarietatea  |  EHU

Kultur politikak kanaletik interesatuko zaizu...
Jaka horidun artistak Durangoko Azokan

Aurreko egunetako betekadarik gabe, baina igandea izateko bisitari kopuru onarekin, amaierara iritsi da 2018ko Durangoko Azoka. Etorriko dira balorazioak, aurreikusi daiteke oso positiboak izango direla Landako guneko pasilloetan ibili den jende kopurua ikusita; eta etorriko dira analisiak ere, aurtengoaren arrakasta beste fenomenoekin gurutzatzen saiatuko direnak.


Euskal kultura Mendiko Sermoiaren bidez ulertua

“Bada, jendetzak ikusirik, mendira igo zen” esaldiarekin hasten da gaur Durangoko Azokara sartu eta berehala oparitu diguten liburuxka. Eta ez, ez da turismo-gida bat, ez da Gerediaga elkartekoak jendea Anbotora bidaltzen hasi direla larunbat honetarako aurreikusita zegoen masifikazioari aurre egin nahian. Kontua dibinoagoa da, mistikoagoa, zerutiarra: Kontseilu Ebanjelikoko komandoek Landako gunearen inguruan posizioak hartu dituzte goizean, Mendiko sermoia-ren aleak banatzeko... [+]


Zein dira euskal kulturaren lehentasunak?

Xabier Gantzaraini irakurri eta entzun diogu oraintsu, Zuloa saiakeraren harira: “Arte frantsesa dago, arte espainola, arte alemana… baina euskal arterik ez dago. Zergatik? Guk ez dugulako estaturik. Eta estaturik ez dugunez, kulturarik ere ez dugu. Zeren gaur ezin baita esan euskal kultura euskaraz pentsatu, sortu eta gauzatutakoa denik euskaldunak aztoratu barik. Euskal kultura frantsesez pentsatu, sortu eta gauzatutakoa ere bada” argudiatuko dizutelako. Estatua ez duenak,... [+]


Ubik eta enplegu kultural garaikidea: esplotatu langileak eta lortu kontratu publiko berriak

Donostiako Tabakaleran dagoen Ubik sorkuntza liburutegiko langileek “aski da” esan dute. Joan den asteburuan hainbat hedabidek jaso zuten biblioteka berezi horretan lan egiten duten hamahiru bitartekarien protesta: hilean 1.000 eurora iristen ez diren soldatak, ordutegi kaotikoak, asteburuetan eta jai-egunetan lan egin beharra plusik kobratu gabe… Prekarietate-putzu bat, hiriak azken urteetan egin duen inbertsio kultural handienaren erdian.


Kultura ministerioa deseginda, itzal beldurgarria proiektatu du Argentinak

Konturatu zineten zer salatu zuen Benjamin Naishtatek Donostiako Zinemaldian, Rojo filmarengatik irabazitako zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eskuan zuela? Argentinak Kultura ministerioa desegin duela. Ministerio oso bat, ez si eta ez no, estatu-idazkaritzaren mailara jaitsi dute eta orain Hezkuntzaren menpe dago.


2018-07-02 | ARGIA
Bilbo ez dagoela salgai salatu dute zubitik behera salto eginez

Larunbatean Bilboko itsasadarrean burututako Red Bull Cliff Diving World Series jauzi lehiaketan egin zuten ekintzagatik zigortu dituzte Piztu Bilbo, Itzali MTV eragileko hainbat ekintzaile. Bederatziri Mozal Legea ezarri diete.


2018-06-10 | Amaia Lekunberri
Erakusleiho-hirian, distira propioari eusten

Apirilaren 26an Bilboko Etxebarrieta Anaien plazan egindako prentsaurrekoan aurkeztu zuen bere burua Piztu Bilbo, Itzali MTV plataformak. Hilabeteko tartearekin hitzartu garenerako, ostera, plataformak eragile izaera bereganatu duenez, aurrerakoan bere dinamika propioa eramango duela nabarmendu du bertako kide den Peio Ibañezek. Kolektibo ugaritako errepresentazioa duen taldea izanik, esan daiteke helburu berberarekin elkarlanean aritzeari neurria hartu diotela.


2018-06-07 | Hala Bedi
Eredu baztertzailea bultzatzen duela leporatu dio Mugimendu Feministak Udalari, Azkena Rock-eko datuak gogoratuz

Gasteizko Mugimendu Feministak Arabako instituzioek “jai-eredu baztertzaile bat bultzatzen dutela” salatu du, aurtengo Azkena Rocken arituko diren 34 taldeetatik soilik hirutan emakumeen presentzia egongo dela gogoratuz. Bost puntu exijitu dizkiete arduradun politikoei.


2018-05-16 | Miren Osa Galdona
Ohitura kulturalaren paradoxa EAEn: balio handia eman arren, herritarrak ez dira oso kulturzaleak

EAEko kultur ohiturei buruzko 66. Soziometroak berretsi du duela hilabete Elkar etxeak eta Siadeco ikerketa taldeak argitaratutako emaitzak: euskaldun gehienek ez dute euskal kulturarik kontsumitze. Aldiz, kultura politika publikoen lehentasunetako bat izan beharko litzatekeela ondorioztatu du ikerketak.


2018-04-29 | Aingeru Epaltza
Letragabe

Elkar fundazioak euskaldunon kultur kontsumoaren gainean egin duen azterketak harrotu ditu bazterrak. Harritzekoa, kontu zaharra baita euskal kulturaren egoera barnetik ezagutzen duen edonorendako. Berria, izatekotan, datu hotzek oraingoan izan duten oihartzuna izan da. Niri, bederen, ez zaizkit hain txarrak iruditu. Egiazkoak izatera. Euskaldunen %22,9 –180.000 lagun ia– euskarazko ohiko liburu irakurle? Zein isilik zeukaten euskal argitaletxeek!

Ni Elkar fundazioarekin bat:... [+]


Eguneraketa berriak daude