AEB

Arrakalak ari al dira sortzen AEBek Israeli emandako babesean?

  • Israelek Rafah-ra sartu eta eraso egiteko erabakia “kritikatu” egin dute AEBek, eta bidaltzekoak ziren azken arma kargamentua gelditu egin dute. Israelgo agintari batzuk mesfidati daude AEBen jarrerarekin. Hala ere, oraindik babes handia jasotzen du estatu sionistak bere aliatu estatubatuarren aldetik, eta oinarrizko leialtasun hori ez da aldatu.


2024ko maiatzaren 09an - 07:30
Azken eguneraketa: 15:08
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Israeli ezinbestekoa izan zaio Ameriketako Estatu Batuen babesa, hamarkadetan nazioarteko kritika eta zigor saiakerei aurre egiteko. Joe Bidenen gobernuak Israel babesten jarraitzen du, eta Hamasen aurkako operazioaren aitzakian Gazan egiten ari diren genozidioa justifikatu du, nahiz eta adierazpenak egin izan dituen zibilen “heriotzen” aurka. Hala ere, azken asteetan Israelgo hedabideek argitaratutako berrien arabera, Netanyahuren gobernua kezkatuta dago babes hori gutxitzen ez ote den ariko. Kezka horiek areagotu egin omen dira Rafah-n indarrez sartzeko erabakiaz geroztik.

Urriaren 7tik lehen aldiz, AEBek etenaldia egin dute Israeli bidalitako armen jarioan. Wall Street Journalek emandako informazioen arabera, milaka “doitasun arma” bidaltzekoa zen Bidenen gobernua Israelera, baina prozedura gelditu egin dute, diotenez, Rafah-ko erasoen harira. AEBetako kritikoek salatu izan dute estatu sionistari armak saltzeak legea urratzen dutela, debekatua baitute laguntza militarra ematea eskubide urraketekin lotutako estatuei. Orain arte argudio hori ez da oztopoa izan AEBek beren aliatua babesteko, baina arma bidalketak eteteko erabaki honek ez du aurrekari handirik, eta harriduraz hartu dute Israelen, bertako hedabideen arabera.

Israelen errelatoaren porrota

Ia 35.000 mila pertsona hil ditu Israelek Gazan urriaz geroztik, eta Nazioarteko Justizia Auzitegiak ere esan du “litekeena” dela genozidioa izatea, epai irmorik eman ez duen arren. Antony Blinken AEBetako Estatu Idazkariak berak onartu zuen Israel gerra mediatikoa galtzen ari dela nazioartean. Mitt Romney politikari errepublikanoarekin egindako hizketaldi batean, Blinkenek sare sozialei egotzi zien Israelen narratibaren porrota, “hedabide tradizionalen” hedapena jaitsi egin delako. Teknologia berrien bidez Gazako irudi gordinak zuzenean jasotzeko aukerak eragina izan du iritzi publikoan, hainbat iturriren arabera, eta Blinkenek aitortu zuen “emozioak” gailentzen ari direla, Israelek emandako “testuinguru, historia eta egiaren” aldean.

Israel “frustratuta” dago AEBek su-etenarekin hartutako jarrerarekin

Israelgo Gobernuko iturriek esan dute Bidenen gobernuak bazuela Egipto eta Qatarrek egindako azken su-eten proposamenaren berri, baina ez ziola informazioa Israel aliatuari helarazi. Barak Ravid kazetariaren arabera, Israelgo agintari batzuek susmoak dituzte AEBetako Gobernuak su-eten negoziaketetan izandako jarrerari buruz, eta Israeli kalte egingo diola uste dute. Bestalde, iturri batzuek ohartarazi dute AEBek Hamasi ziurtatu ziotela Israelek su-eten iraunkorra onartuko zuela bahituak askatzearen truke, baina agintari sionistek ez dute halakorik publikoki esan, eta Hamasen behin-betiko desagerpena aipatu izan dute gerraren amaiera posible bakar gisa

Joe Biden kezkatua agertu da azken egunetan Rafah-n eraso egiteko erabakiarekin, eta Israeli eskatu dio erasoekin batera plan humanitarioa martxan jarri dezala. Jonathan Cook kazetariak, baina, joko mediatiko gisa ulertu ditu Bidenen adierazpen hauek, eta ez du zalantzan jarri AEBek eta Israelek plan bateratua dutenik Gaza suntsitzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Trumpek dio Ukrainako gerra amaitzeko ez dela beharrezkoa su-etena, Kievek lurralde batzuei uko egitea baizik

AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


2025-07-30 | Lucas Vallecillos
Hiroshima eta Nagasaki, zortzi hamarkada geroago

Historia garaikideko basakeriarik handienetakoak dira Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketak. 1945eko abuztuan, hiru eguneko epean, bi bonba atomiko jaurti zituzten lehen aldiz historian eta bi hiritako biztanleak modu indiskriminatuan hil zituzten. 1945aren amaierarako,... [+]


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Eguneraketa berriak daude