Igande goizeko saioan, Aldığımız Nefes (Arnasten dugun bitartean) Turkian eginiko filma ikusteko aukera izan dut. Bertan, Esma (Defne Zeynep Enci) alaba eta aita (Hakan Karsak) sei pertsonako familia aurrera ateratzen saiatzen dira, imajina daitekeen ingururik latzenean. Familian amarik ez dago, zergatia ez badakigu ere; eta aita lau seme-alabekin eta haren ama gaixoarekin bizi da, Turkiako herri batean. Sute gogorrak daude Turkiako gune horretan, airea oso kutsatuta dago, eta horrek seme zaharrena gaixotu du; arnasbideetako arazoak sortu dizkio.
Egoerak larria dirudi, baina uste duzuena baino are larriagoa bihurtuko da, argumentua ez kontatzearren idatziko ez ditudan arrazoiengatik. Oso gogorra da pelikula, gogorregia aukeran. Batzuetan, pelikula batzuetako drama horren da tragikoa, pelikularen beste alderdi asko lausotzera iristen da, eta kalte egiten dio osotasunari. Gainera, neurtzeko zaila den kontua izan ohi da: gidoia aldatu eta goxatu behar da, ala egiari zor zaion guztia kontatu? Seyhmus Altun gidoilari eta zuzendariak guztia kontatzea erabaki du, eta horren ondorio izan da pelikularen tonu apokaliptikoa.
Batez ere, Esmaren egoera ikusi da: neska gaztea izanda ere –umea, egia esanda–, lan egitera behartuta dago. Amarik gabeko familia batean, emakume izateagatik, ikasketetan aritu beharrean, aitari laguntzea egokitu zaio, eta behar baino askoz lehenago heldu izatera behartu dute. Esmaren kasua bereziki da gogorra, familiaren egoera ezin txarragoaren erdian, okerrena berari tokatu baitzaio emakume izateagatik. Esan bezala, tragedia gehiegizkoa iruditu bazait ere, pelikula osteko hitzaldian zuzendariak esan du suteak arazo larria izan ohi direla Turkian, eta gertakari asko bere familian jazotakoak direla. Hortaz, ematen du kontatutakoa, egotez, ez dagoela errealitatetik oso urrun.
Eta, hor dago sua, beti. Egoera ekonomiko kaskarraz gain, beti agertzen da sua planoan, sua eta errautsa. Pertsonaiei bizitzak eta arnas aparatuak buxatu dizkien errauts hori iritsi da publikoarengana. Haiek bezala egon gara, itota, arnasa ere hartu ezinik.
Veneziako Mostran aurkeztu ondotik, Lynne Ramsay zuzendariaren Die my love pelikula Zinemaldian eman dute, Jennifer Lawrence aktoreak Donostia Saria jasoko duenaren aitzakian. Saria eskuratzen gazteena da; 35 urte ditu. Ibilbide handia egin du dagoeneko Lawrencek, eta bere... [+]
Film zoroa da Edward Berger zuzendariaren lan berria: Ballad of a Small Player. Iaz Conclave aurkeztuta, nork esan zezakeen istorio aldrebes honetara egingo zukeela salto?
Badiotsuet, baina, oro har prentsak iritzitakoa baino film hobea iruditu zaidala niri.
Kasinoen mundu... [+]
Ciudad sin sueño pelikula bat da, baina dokumental bat izan zitekeen. Izenak, lekuak, gertaerak; guztiak dira benetakoak. Periferietan periferiena erretratatu du Guillermo Galoe zuzendariak. Madril kanpoaldean dago Cañada Real, Europako asentamendu irregular handiena... [+]
Bost urte dira Koldo Almandozek Nerea Garcia inspektorea pantaila txikira ekarri zuela. Hondar Ahoak estreinatu eta bost urtera heldu da seriearen bigarren zatia, Zeru Ahoak; helduta eta Garciaren munduko estoldetan behera. Oraingo telesail honek ere lau kapitulu izango ditu,... [+]
Truebako areto txikian ikusi dut Popel (Errautsak), Oier Plazak zuzendutako dokumentala. Bertan, Unai Eguia irakasleak hasitako ikerketa bat da lana piztu duen lehen txinparta: El impostor eleberria irakurrita, nortasuna lapurtu zioten Enric Moner kataluniar errepublikanoari zer... [+]
Shiro no Kajitsu (Lore zuriak eta fruituak) izan da Zinemaldiaren zazpigarren egunean ikusi dudan lehengo filma. Yukari Sakamoto zuzendari japoniarrak eginiko lana izan da, hango gizartean kokatuta, neska gazteentzako eskola kristau bateko istorioa kontatzen duena. Anna (Miro)... [+]
Sentitzen dut, geroz eta pazientzia gutxiago dut AEBen bandera haizatzeaz haragoko helbururik ikusten ez dieten filmekin. Historia haien begietatik, haien heroi kaparekin kontatu dute berriz. Beste amerikanada bat ikusi dugu, western moderno bat. Oppenheimer... [+]
Sei zinegile gaztek osatutako taldea da Col-lectiu Vigilia, Zinemaldira proposamen intimista ekarri duena. L’edat imminent (Datorren adina) istorio ederra eta gertukoa da: Bruno (Miquel Mas Martínez) 18 urteko gaztea da, eta 86 urteko amona, Natividad (Antonia... [+]
Horrenbeste pelikula tragikoren artean, atsegin handiz hartu dut Nacho Vigalondo zuzendari eta gidoilariaren Daniela forever, oso pelikula arina, freskoa eta ikuserraza da eta. Nicolas DJa da, Madrilera joan zen lan kontuengatik, eta bertan, diskoteka batean lanean ari zela,... [+]
Asteazken arratsaldean Palestinaren aldeko eta genozidioaren aurkako aldarriak hartu du Donostia. The voice of Hind Rajab filmaren emanaldia izan da lehenik Zinemaldian, ikusleen txalo zaparrada artean, eta ondoren manifestazio jendetsu batek zeharkatu ditu hiriko kaleak.
Yorgos Lanthimos oso zuzendari berezia da. Poor Things (Izaki gaixoak) ikusi bazenuten, ondo jakingo duzue. Ez nuen birritan pentsatu pelikula hau aukeratzeko garaian, ikusi ditudan zuzendari honen filmak oso gustuko izan baititut. Lotsagabeak dira bere lanak, baita arraroak... [+]
Emigratzeko mila forma daudela argi dago: ez da berdina Senegaldik Frantziara emigratzea, Espainiatik Alemaniara edo, Hijo Mayor filmaren kasuan, Koreatik Argentinara. Baina emigratzeak dituen inplikazio sozial eta politikoez gain, pertsonalak ere hor daude: identitatea eraitsi... [+]
Aro berria ekarri du pantailara Irati Gorostidi zinemagileak, eta a ze aro berri. 1970eko azken urteetan dago kokatua Aro Berria Gorostidiren lan berria, New Directors sailean lehiatzen dena. Azken urte horiek, Francisco Franco diktadorea hil eta demokraziara trantsiziokoak,... [+]
68.000 gazatarretik gora hil ditu Israelek Gazako Zerrendan. “Ez dira zenbaki hutsak” aldarrikatu izan da sarri, baina zaila izaten da hedabideetan bestelako kontaketarik ematen, informazio guztia blokatuta dagoenean. Bada, The voice of Hind Rajab pelikulak lortu du... [+]