‘Amerikanada’ klasikoa


2025eko irailaren 26an - 06:45
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Sentitzen dut, geroz eta pazientzia gutxiago dut AEBen bandera haizatzeaz haragoko helbururik ikusten ez dieten filmekin. Historia haien begietatik, haien heroi kaparekin kontatu dute berriz. Beste amerikanada bat ikusi dugu, western moderno bat. Oppenheimer (Christopher Nolan, 2023) ikusi zenuten? Erreferentzia berri eta ezagun samarra emateagatik... Ba, ildo beretik doa.

Nuremberg. Tituluak esaten du zertaz doan filma: naziak epaituko dituzte Alemaniako hiri horretan, eta, AEBetako ekoizpena denez, eta Russell Crowe, Rami Malek eta Michael Shannon lantaldean ikusita, tartean diru asko dagoela alegia, ez da igarlea izan behar jakiteko nortzuk izango diren mundu honetako zintzoak. 

Mundu mailan lehenbiziko aldiz, potentzietako juristen talde batek Bigarren Mundu Gerra ostean atxilo hartu ahal izan zituzten goi kargudun naziak epaitu zituen Nurenbergen. Tartean, Hermann Göring komandantea, Adolf Hitlerren eskuin eskua. Russell Crowek gorpuztu du nazia. Pelikulako protagonista, nola ez bada, psikiatra intelektual estatubatuar bat da, Douglas Kelley (Rami Malek), preso nazien osasun mentala ebaluatzeko kontratatuko dutena. Bai, oso argia da tipoa, hasieratik erakutsiko den moduan. Eta oso argia da Göring ere. Psikiatraren asmo ezkutua da Göringek epaiketako diskurtsoa aurrez jakitea, jurista estatubatuarrari (Michael Shannon) helarazi eta epaiketa kontrolpean izateko.

Solasaldi ugari izango dituzte psikiatrak eta preso naziak. Baina lasai: ez da hitz asperturik egongo. Estatubatuarrak dira eta ekoizpen handia da hau. Elkarrizketa guztietan dago "tentsioa", publikoa ez aspertzeko adina, eta aldi berean "solasaldi argitsu" itxura hartzeko beste. Tira, solasaldi benetan argitsuak nahi dituenak ikus dezala Paolo Sorrentinoren berria, La Grazia, Zinemaldi honetako Perlak sailean eman dutena.

Baditu bi ezaugarri klasiko gehiago, gutxienez aipatu nahi ditudanak. Bata, hemen ere badagoela aurrez aurreko bat: Göring vs estatubatuar jurista. Badakizue, juizioan diskurtsoa oso ongi artikulatu beharko du, Göring gaiztoa eta oso-oso inteligentea delako. Eztabaida "irabaziz" gero, zigor handiagoa preso nazientzat. Hori da helburua, kito. Eztabaida horri begirakoa da film osoa.

Eta biga, bigarren puntua: badago eszena bat badirudiena AEBekiko kritiko izan nahi zutela gidoigileek, baina azala baino ez da. Juizioko lehen egunaren ostean gertatzen da. Auzi salan bideo bat proiektatzen dute, naziek kontzentrazio-esparruetan eginiko sarraskiak erakusten dituena, eta horren ostean Kelley psikiatrak izugarrizko errieta egiten dio Göringi, bere onetik aterata, agindu zituenak agindu zituelako. Naziak erantzun egiten dio AEBek Japoniako Nagasakin eta Hiroshiman jaurtitako bonba nuklearrak oroitarazita. Hara. Ba beno, gutxi behar du estatubatuarrak ñabardura egiteko eta esateko AEBek "defentsarako zuten aukera bakarra" zela eraso horri ekitea. Tematzen da gaiarekin nazia, baina ez doa urrutira gaia. Horrekin esan nahi dudana da oso argi geratzen dela naziek sekulakoak egin zituztela kontzentrazio esparruetan, eta AEBena, berriz, soilik izango da horrela ikusleak historia ezagutu eta begirada kritikoa badu. Niretzat, eszena hori, kriminala izan da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2025
Ciudad sin sueño
Periferietan periferiena

Ciudad sin sueño pelikula bat da, baina dokumental bat izan zitekeen. Izenak, lekuak, gertaerak; guztiak dira benetakoak. Periferietan periferiena erretratatu du Guillermo Galoe zuzendariak. Madril kanpoaldean dago Cañada Real, Europako asentamendu irregular handiena... [+]


zeru ahoak
Almandoz, helduta, sakon

Bost urte dira Koldo Almandozek Nerea Garcia inspektorea pantaila txikira ekarri zuela. Hondar Ahoak estreinatu eta bost urtera heldu da seriearen bigarren zatia, Zeru Ahoak; helduta eta Garciaren munduko estoldetan behera. Oraingo telesail honek ere lau kapitulu izango ditu,... [+]


2025-09-26 | Eneko Atxa Landa
Popel
Dokumental paregabea

Truebako areto txikian ikusi dut Popel (Errautsak), Oier Plazak zuzendutako dokumentala. Bertan, Unai Eguia irakasleak hasitako ikerketa bat da lana piztu duen lehen txinparta: El impostor eleberria irakurrita, nortasuna lapurtu zioten Enric Moner kataluniar errepublikanoari zer... [+]


2025-09-26 | Eneko Atxa Landa
Shiro no Kajitsu
Zein ote da autorearen intentzioa?

Shiro no Kajitsu (Lore zuriak eta fruituak) izan da Zinemaldiaren zazpigarren egunean ikusi dudan lehengo filma. Yukari Sakamoto zuzendari japoniarrak eginiko lana izan da, hango gizartean kokatuta, neska gazteentzako eskola kristau bateko istorioa kontatzen duena. Anna (Miro)... [+]


2025-09-25 | Eneko Atxa Landa
L’edat imminent
Zaintzari begirada samurra

Sei zinegile gaztek osatutako taldea da Col-lectiu Vigilia, Zinemaldira proposamen intimista ekarri duena. L’edat imminent (Datorren adina) istorio ederra eta gertukoa da: Bruno (Miquel Mas Martínez) 18 urteko gaztea da, eta 86 urteko amona, Natividad (Antonia... [+]


2025-09-25 | Eneko Atxa Landa
Daniela Forever
Freskotasuna ametsen munduan

Horrenbeste pelikula tragikoren artean, atsegin handiz hartu dut Nacho Vigalondo zuzendari eta gidoilariaren Daniela forever, oso pelikula arina, freskoa eta ikuserraza da eta. Nicolas DJa da, Madrilera joan zen lan kontuengatik, eta bertan, diskoteka batean lanean ari zela,... [+]


2025-09-25 | ARGIA
Milaka pertsona Palestinaren alde Zinemaldian eta Donostiako kaleetan

Asteazken arratsaldean Palestinaren aldeko eta genozidioaren aurkako aldarriak hartu du Donostia. The voice of Hind Rajab filmaren emanaldia izan da lehenik Zinemaldian, ikusleen txalo zaparrada artean, eta ondoren manifestazio jendetsu batek zeharkatu ditu hiriko kaleak.


2025-09-24 | Eneko Atxa Landa
Bugonia
Lanthimos, beti bezain zoro

Yorgos Lanthimos oso zuzendari berezia da. Poor Things (Izaki gaixoak) ikusi bazenuten, ondo jakingo duzue. Ez nuen birritan pentsatu pelikula hau aukeratzeko garaian, ikusi ditudan zuzendari honen filmak oso gustuko izan baititut. Lotsagabeak dira bere lanak, baita arraroak... [+]


2025-09-24 | Eneko Atxa Landa
Hijo mayor
Migrazioa eta identitatea

Emigratzeko mila forma daudela argi dago: ez da berdina Senegaldik Frantziara emigratzea, Espainiatik Alemaniara edo, Hijo Mayor filmaren kasuan, Koreatik Argentinara. Baina emigratzeak dituen inplikazio sozial eta politikoez gain, pertsonalak ere hor daude: identitatea eraitsi... [+]


Aro berria
Askapenaren aroa

Aro berria ekarri du pantailara Irati Gorostidi zinemagileak, eta a ze aro berri. 1970eko azken urteetan dago kokatua Aro Berria Gorostidiren lan berria, New Directors sailean lehiatzen dena. Azken urte horiek, Francisco Franco diktadorea hil eta demokraziara trantsiziokoak,... [+]


The voice of Hind Rajab
Genozidioaren ahotsa

68.000 gazatarretik gora hil ditu Israelek Gazako Zerrendan. “Ez dira zenbaki hutsak” aldarrikatu izan da sarri, baina zaila izaten da hedabideetan bestelako kontaketarik ematen, informazio guztia blokatuta dagoenean. Bada, The voice of Hind Rajab pelikulak lortu du... [+]


Belen
Abortua legeztatzeko borroka

Palestinaren aldeko aldarriak ia egunero ikusten ari garen Zinemaldi honetan, Dolores Fonzi argentinarrak abortuaren legeztapenaren borroka mahaigainera ekarri du modu biziki intentsuan. Hasieratik harrapatu eta hunkitu nau Belén pelikulak.

Istorio erreala da. 2014ra... [+]


Franz
Nahi duen guztia egin du

Biopic-ak egitea beti pentsatu izan du oso zaila izan behar dela. Ze, klaro, pertsona erreal bati buruz ari zara, ziurrenik dagoeneko hilda dagoena, eta, pentsatzen dut, ez zarela zu izango mundu honetan pertsona hori hoberen ezagutzen duena. Egongo da nor hobekiago ezagutzen... [+]


2025-09-23 | Eneko Atxa Landa
Ni de yan jing bi tai yang ming liang
Irekia, irekiegia agian

Zinemaldiaren laugarren eguna Kursaaleko bigarren aretoan hasi dut. Bertan, Ni de yan jing bi tai yang ming liang-en (Gaueko soinuak) estreinaldia ikusteko aukera izan dugu, produktore, aktore eta zuzendariaren presentziarekin. Filmean, Qing (Aline Chen) da protagonista, neskato... [+]


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.