Arma, tiro, pum eta sosak, bakearen alde

Argazkia: Europako Parlamentua

2024ko martxoaren 25ean - 08:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ez dakit ze giro dagoen Bidasoaren hegoaldean, baina iparraldean behintzat badabiltza "gerra" hitza gora eta behera . 2023ko abenduaren 31ko agiantzetan Macron presidenteak "berrarmatze" hitza zazpi aldiz erabili izanarekin asmatzen ahalko genuen zetorrena. "Gerra ekonomia" bideratzeko beharrean omen gaude, eta hori izan dute hizpide martxoaren 21 eta 22an iragandako Europa mailako gailurrean. Definizioz, ekonomia eta industria nagusiki armagintzara bideratzeko erabaki eta planifikazio politikoa dugu gerra ekonomiarena. "Bakea nahi badugu, gerrarako prestatu behar gara". Europar Kontseiluko presidentearen hitzak dira. Logika arraroa, egia erran... baina, horretan gara, parekoari –gurean eta orain, konkretuki, Vladimir Putini– gerran sartzeko ideia saihestarazteko pario arriskutsua eginik. Berlingo Harresiaren eraisteaz geroztik, gerrarako finantzak eta ekoizpenak baita soldadu kopuruak ere ttipitu izanak erranarazten digu, agian, aldrebes, gerrarako prestatu ez nahiak dakarrela bakea... Baina, paso.  Eztabaidak ez dauka lekurik: Europa mailako defentsa diruztatu, sendotu eta armatu beharrean gaude, bai ala bai, lubakiko usaina sekula sentituko ez luketen 27 agintariek horrela erabakirik. Horra Bruselako gailurrean harturiko zenbait erabaki: izozturiko Errusiaren ondasunen parte bat armagintzara bideratuko da; Europako Inbertsio Bankuaren finantzaketak armagintzara zabalduko dira; zor komuna asumitu eta Europak 100.000 milioi euroko mailegu bat egitea aipatzen dute ere.

Dena da geopolitika eta ekonomia. AEBetan Trump boterera berriz heltzeko mehatxua ere da Bruselaren armamenturako autonomiaren beharraren gibelean. Europak Ukrainako gerrara hastapenetik bideratu armen erosketen %78 Europatik kanpokoei egin direlako –nagusiki, AEBei–. Made in Europe armak behar ditu Bruselak Kieventzat eta behar ordurako, beretzat. Gerra hasiz geroztik, 85.000 milioi euro bideratu dituzte EBk, estatu kideek eta finantza instituzioek Kievera –dela laguntza finantzario, militar ala humano gisa–, eta beste 50.000 milioi euro bideratzeko hautua egin du Bruselak otsailaren 1ean. Martxoaren 13an, Kieven armatzeko beste 5.000 milioi euro bideratzeko erabakia ere hartu du. Dirutza da. Ez izan kezkarik: inbertsio-fondoak eta enpresa pribatuak hor izanen dira, finantziazio eta eskaera publiko horiek hartzeko prest. Dirutza egiteko aukera paregabea delako gerra (ekonomia).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gerra
Hamaika mobilizazio gastu militarraren aurka eta Palestina zein Irango herritarren alde

Asteazkenean, NATOren goi-bilera hastearekin, aliantzak herrialdeei inposaturiko gastu militarraren aurkako mobilizazioak izan dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Ostegunean eta ostiralean Iranen eta Palestinaren aurkako gerrak salatuko dituzte.


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


2025-06-25 | Rafael Poch | CTXT
Mendebaldea bere mundu-gerra eskalatzen ari da

Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


Espainiako Gobernuak 1.041 milioi euro gastatu ditu Israeli armak erosten azken urte eta erdian

2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Diskurtso militaristaren aurrean, eskoletan gerraz modu kritikoan gogoetatzeko materiala kaleratu dute

“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]


Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


2025-04-01 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmar: lurrikarak ekar ote dezake gerraren amaiera?

Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]


Armen lobbyek (Euskal Herrikoak barne) gerrara eraman nahi gaituzte

Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]


Eguneraketa berriak daude