Euskal Herriko hezkuntza zentro guztietan klaseak bertan behera geratu dira

  • Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko EAEko hezkuntza zentro guztietako klaseak etetea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Hala, lehendik eskolak bertan behera zeuden Araban eta Balmasedan eta orain Bizkaia eta Gipuzkoara ere zabaldu du neurria. Nafarroa,, Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoan ere ostegun arratsaldean hartu dute erabaki bera, eta astelehenetik aurrera eskola guztiak itxita izango dira.


2020ko martxoaren 12an - 12:55
Odon Apraiz ikastetxea (Argazkia: Alea.eus)

Ostiraletik, aurrez aurreko eskolak bertan behera egongo dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hamabost egunez. Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ostegun eguerdian eman du jakitera erabakia. Covid-19 edo koronabirusaren hedapenari aurre egiteko hartu dute neurria.

Haurreskolak Partzuergoko zentroetako haurrek eta unibertsitateetako ikasleek ere ez dute aurrez aurreko eskolarik jasoko. Eskolaz kanpoko jarduerak ere eten egingo dira.

Murgak azaldu duenez "haurrak sano daude, baina haien bidez transmisioa errazago gertatzen dela badakigu eta beldur gara haien etxeetara eraman dezaketela gaixotasuna".

Hala ere, "ahal den neurrian" haurrek ikasten jarraitu behar dutela azaldu du Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak: "Ahalegina egin behar dugu egunero etxean ikasteko ohiturari eutsi diezaioten", horregatik ikastetxeetako langileak bere ohiko ordutegian egongo dira zentroetan Jaurlaritzaren erabakiz. 

Eusko Jaurlaritzak zabaldutako oharrean zehazten duenez, irakasgaiak prestatu eta materiala ikasleen eskura jartzea izango da zentroetan geratuko diren irakasleen eginbeherra. Horretarako Hezkuntza sailak argibideak emango dizkie.

Nafarroan ere bai

Nafarroan ostegun arratsaldean hartu du foru gobernuak hezkuntza zentro guztiak ixteko erabakia, bai haurreskolak, haur eta lehen hezkuntza zentroak eta unibertsitateak. Astelehenetik aurrera ezarriko da agindua, baina Nafarroako Gobernuak zentroei  "aholkatu" die ostiralean bertan hastea neurriarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude