Apustu etxeen aurkako protesta egin dute Azpeitian

  • "Apustu etxeak kanpora" lelopean, elkarretaratzea egin dute ostegunean Azpeitian, bertan irekitzekoak diren gisa honetako lokal baten aurka. "Elkartasuna eta aldaketa soziala" bultzatzen dituen Elkar-Ekin taldeak deitu zuen kontzentrazioa, eta herriko gaztetxeak eta Ernaik babestu dute.

Dozenaka herritar batu dira Azpeitian apustu etxeen aurka. (Argazkia: Elkar-ekin)

2018ko uztailaren 27an - 11:03

Uztarriak jaso duenez, ordu erdiko kontzentrazioaren ostean, apustu etxeek ekar ditzaketen ondorioez mintzatu da Elkar-Ekineko kide bat. Laster dira zabaltzekoak kirol apustuak sustatzen dituen Reta konpainiaren lokal bat.

Aurreko egunetan lokal berriari herrian ez dela ongi etorria adierazteko afixak itsatsi izan dizkiote. Amaitutzat eman dute hiru asteko kanpaina, nahiz eta jakinarazi, aurrera begira egitasmo gehiago egiteko atea zabalik uzten dutela.

Argazki oina

Deialdia egiteko kartelean adierazi zuten nola ikusten dituzten apustu etxeak: "Gutxi batzuek dirutza irabazteko pentsatuta daude, diru errazaren ameskeria saltzen dute, arazo ekonomiko larriak sortzen dizkiete herritarrei eta ludopatia bezalako gaixotasunak sortzen dituzte".

"Apustu etxeak langile auzoetatik kanpora"

Azpeitiakoa ez da apustu etxeen aurka egiten den lehen protesta. Aurretik, antzeko dinamikak abian jarri dituzte Burgosko Gamonal auzoan eta Madrilgo Moratalazen. Bietan kanpaina egiten ari dira apustu etxeen aurka, auzoko gazte askoren artean ludopatia sustatzen ari direla salatuz.

"Moratalazekin ez da jolasten, alde auzotik, lehen abisua", pintada. (Argazkia: @Jorge_28030‏)

Burgosko Gamonal auzoan protesta jendetsuak egin dituzte, batez ere, auzoko gazte batek bere buruaz beste egin ostean. Gazte hau zorpetuta zegoen eta eragile ugarik auzoko apustu etxeei egotzi zieten heriotzaren ardura. Auzoa paskinez bete zuten eta manifestazioa egin. Bost puntuko aldarrikapen zerrenda irakurri zuten manifestazio amaieran. Euskaratuta irakur dezakezue jarraian, originala hemen.

- Burgosko Udalari espazio publikoetatik apustuei buruzko publizitatea kentzeko eskatu diote, hala nola, autobus eta hesi publizitarioetatik, ez daitezen adin txikikoen eta bestelako arrisku taldeen bistara.

- Udalak ez diezaiela lizentziarik eman halako negozioei beren hirian.

- Ken dezatela publizitatea kirol ekitaldi eta espazioetan.

- Utz diezaiotela hedabideak erabiltzeari apustuak eta jokoa sustatzeko.

- Negozio hauek joan daitezela beren auzoetatik.

Apustu etxeen aurkako protesta. (Argazkia: @Jorge_28030‏)

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apustu etxeen gorakada
2023-02-08 | Jon Torner Zabala
Osasuna futbol taldeak akordioa egin du beste apustu etxe batekin

Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.


2022-09-05 | ARGIA
Joko patologikoari aurre egiteko gida plazaratu du Jaurlaritzak

Joko arriskutsua goiz antzemateko eta prebenitzeko gidaliburua gazteei eta haien ingurukoei zuzendurik dago. "Jokoarekin lotutako arazoak edozein pertsonak izan ditzake, baina, bereziki, eurak dira kolektibo kaltebera", Eusko Jaurlaritzaren hitzetan.


2022-02-16 | Leire Artola Arin
Joko areto kopurua murriztuko dute eta horietara sarbidea kontrolatuta egon beharko da aurrerantzean

Indarrean sartu da Eusko Jaurlaritzak eginiko jokoaren lege berria EAEn. Aurrerantzean, apustu etxeek ikastetxeetatik gutxienez 150 metrora egon beharko dute, eta bi joko aretoren artean 500 metroko distantzia errespetatu beharko dute.


2021-10-28 | ARGIA
Jaurlaritzak jokoaren erregulazioa "gogortuko" du, "joko patologikoari aurrea hartzeko"

Lau ataletan sailka daitezkeen aldaketak egingo ditu datorren hiruhilekoan Eusko Jaurlaritzak jokoaren erregulazioan: aretoen arteko eta ikastetxeekiko distantziak mugatuko dira, baita areto kopurua ere, horietara sarbidea kontrolatuko da, eta publizitarearekin lotutako... [+]


Apusturako deia, langileen auzoetatik

Haritik Hirira lantaldeak agerian utzi du apustu etxeen eta horien kokalekuaren arteko harremana, auzo batzuen eta besteen arteko bereizketa nabarmenarekin; horiek mugatu eta arautzeko beharraz ohartarazi dute Asajer errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkartetik.


Eguneraketa berriak daude