Apustu etxearen aurrean ikatza uzteagatik salaketa jaso dute bost ondarrutarrek

  • Duela gutxi Ondarroan zabaldu duten apustu etxearen aurka Gabonetan egindako ekintza baten harira, salaketa jaso dute Ondarroako Apustu Etxeen Aurkako Plataformako hainbat kidek. Plataformako bost kidek Ondarroako Ertzain Etxetik bertaratzeko deia jaso dute. Telefonoz jakinarazi dietenez, salaketa bat dago euren aurka, ustez, Gabonetan Ondarroako apustu etxean ikatza lagatzearren. “Ertzainek telefonoz esan digutenez, egun horretako ekintzari buruzko salaketa jasotzera joan behar dugu”.


2020ko urtarrilaren 17an - 12:49

Gaineratu dutenez, ekintzan parte hartu zutenetako batzuek bakarrik jaso dute jakinarazpenaren bila joateko deia. Zehatz esanda, plataformako dozena bat lagunek parte hartu zuten ekintzan Olentzero mozorrotuta; ikatza eraman zuten apustu etxera eta behegainera bota ondoren, bertatik atera ziren. “Apustu etxeak merezitako opari bakarra eraman genuan: ikatza. Hori delako apustuak, jokoak… eta orokorrean herritarren kontura etekina ateratzen duen establezimendu batek merezi duen bakarra!”.

Gaur [urtarrilak 16] joan behar zuten Ertzain Etxera salaketa jakinarazpenaren bila, baina agertzeko asmorik ez dutela adierazi dute. “Berez gaur joan behar ginen denok, baina azkenean ez doa inor. Abokatuak ez joateko gomendatu digu”.

Nabarmendu dutenez, salaketa jaso arren ere, apustu etxea “itxi arte” egoera salatzen jarraituko dute. “Guk argi eta garbi dugu horrelako mehatxuek, salaketek eta jazapenek ez gaituztela ez ixilduko, ez kikilduko herritarron prekarieteagaz probetxua aterata nahi dutenen aurren. Are gehiago, arrazoi gehiagogaz ekingo diogu hasitako borrokari”.

Arazoaren larritasun ikusita, herritarrak dagoen egoeraren garrantziaz ohartaraztea nahi dute, eta plataformak antolatuko dituen hurrengo mobilizazioetan parte hartzera gonbidatu dituzte. “Apustu etxeen arazoa ezta bakarkakoa, kolektiboa baino; herritar guztion da! Goazen berandu baino lehen arazo larri honi aurre egin eta apustu etxea betirako ixtera”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apustu etxeen gorakada
2023-02-08 | Jon Torner Zabala
Osasuna futbol taldeak akordioa egin du beste apustu etxe batekin

Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.


2022-09-05 | ARGIA
Joko patologikoari aurre egiteko gida plazaratu du Jaurlaritzak

Joko arriskutsua goiz antzemateko eta prebenitzeko gidaliburua gazteei eta haien ingurukoei zuzendurik dago. "Jokoarekin lotutako arazoak edozein pertsonak izan ditzake, baina, bereziki, eurak dira kolektibo kaltebera", Eusko Jaurlaritzaren hitzetan.


2022-02-16 | Leire Artola Arin
Joko areto kopurua murriztuko dute eta horietara sarbidea kontrolatuta egon beharko da aurrerantzean

Indarrean sartu da Eusko Jaurlaritzak eginiko jokoaren lege berria EAEn. Aurrerantzean, apustu etxeek ikastetxeetatik gutxienez 150 metrora egon beharko dute, eta bi joko aretoren artean 500 metroko distantzia errespetatu beharko dute.


2021-10-28 | ARGIA
Jaurlaritzak jokoaren erregulazioa "gogortuko" du, "joko patologikoari aurrea hartzeko"

Lau ataletan sailka daitezkeen aldaketak egingo ditu datorren hiruhilekoan Eusko Jaurlaritzak jokoaren erregulazioan: aretoen arteko eta ikastetxeekiko distantziak mugatuko dira, baita areto kopurua ere, horietara sarbidea kontrolatuko da, eta publizitarearekin lotutako... [+]


Apusturako deia, langileen auzoetatik

Haritik Hirira lantaldeak agerian utzi du apustu etxeen eta horien kokalekuaren arteko harremana, auzo batzuen eta besteen arteko bereizketa nabarmenarekin; horiek mugatu eta arautzeko beharraz ohartarazi dute Asajer errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkartetik.


Eguneraketa berriak daude