Apustu etxearen aurkako ekimen iraunkorra abiatu du Azpeitiko Elkar-ekinek

  • Ostegunean abiatu zuten Azpeitiko Elkar-ekin taldeak herrian duten Retak zabaldu duen apustu etxearen aurkako ekimen iraunkorra. Asmoa da egunero sei laguneko elkarretaratzea egitea apostu-etxearen aurrean eta herritarrei esku-orriak banatzea. Elkar-ekineko kideak izan dira lehen txanda egin dutenak, eta ondoren Azpeitiko beste hainbat taldek eta kuadrillak hartuko dute parte.

     


2019ko urtarrilaren 18an - 10:52
Argazkia: Elkar ekin
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Reta urriaren 31n zabaldu zuen apustu etxea Balentina Agirre plazan. Elkar-ekin taldeak orain dela hilabete batzuk abiatu zuen apustu etxearen kontra presio soziala egiteko kanpaina. Orduz geroztik, hainbat protesta egin dute, baita sinadura bilketa ere: 1.636 herritarrek eman zuten sinadura.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apustu etxeen gorakada
Eguneraketa berriak daude