Ostegunean abiatu zuten Azpeitiko Elkar-ekin taldeak herrian duten Retak zabaldu duen apustu etxearen aurkako ekimen iraunkorra. Asmoa da egunero sei laguneko elkarretaratzea egitea apostu-etxearen aurrean eta herritarrei esku-orriak banatzea. Elkar-ekineko kideak izan dira lehen txanda egin dutenak, eta ondoren Azpeitiko beste hainbat taldek eta kuadrillak hartuko dute parte.
Reta urriaren 31n zabaldu zuen apustu etxea Balentina Agirre plazan. Elkar-ekin taldeak orain dela hilabete batzuk abiatu zuen apustu etxearen kontra presio soziala egiteko kanpaina. Orduz geroztik, hainbat protesta egin dute, baita sinadura bilketa ere: 1.636 herritarrek eman zuten sinadura.
Gaur abiatu dugu apustu etxearen aurkako ekimen iraunkorra. Elkar-ekineko kideok egin dugu lehen txanda. Herriko talde eta kuadrilek hartuko dute lekukoa datozen asteotan. Aurrera goaz. pic.twitter.com/TTkpXkVIdq
— Elkar-ekin (@ElkarEkin) January 17, 2019