Angeluko hilketa matxista salatzeko, Ipar Euskal Herriko talde feministek elkarretaratzeak deitu dituzte astelehenean


2020eko maiatzaren 11 - 12:28
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

“Feminizidioak geldi/Stop aux féminicides!” lelopean, Angeluko hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzeak egingo dituzte astelehenean, talde feministek deituta. Baionan, Angelun, Hendaian, Kanbon, Donibane Garazin, Baigorrin eta Hazparnen deitu dituzte protestak, arratsaldeko 18:00etan herriko etxeen ateetan.

Konfinamendu neurriak tarteko, gehienez ere hamar pertsonako taldeetan egingo dute protesta.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko irailaren 2
Adriana Muñoz, Guatemalako Otrans erakundeko kidea
"Demokraziak emakume transak ahazten jarraitzen du"

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.