Maiatzaren 6an tiroz hil zuen emakume bat honen senarrak, eta bere buruaz beste egin ondoren. Maiatzaren 11n, astelehenez, hamar lagun arteko taldeetan bilduta protesta egingo dute hainbat herritako herriko etxeen parean.
“Feminizidioak geldi/Stop aux féminicides!” lelopean, Angeluko hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzeak egingo dituzte astelehenean, talde feministek deituta. Baionan, Angelun, Hendaian, Kanbon, Donibane Garazin, Baigorrin eta Hazparnen deitu dituzte protestak, arratsaldeko 18:00etan herriko etxeen ateetan.
Konfinamendu neurriak tarteko, gehienez ere hamar pertsonako taldeetan egingo dute protesta.