Amazon herritarrei dirua eskatzen hasi da Covid-19ak kaltetutakoei laguntzeko

  • Bere produktuen banaketan diharduten enpresetako langileentzako diru funtsa abiatu du Amazonek, beren jarduna etetera derrigortuak badira finantzazioa izan dezaten. Amazonek 25 milioi dolar jarri ditu hasieran. Funtsaren berri eman duen dokumentu berean adierazi du bere enpresako langileek ere dirua jasoko dutela.


2020ko martxoaren 24an - 09:59
Munduko 10 enpresa aberatsenen artean dago Amazon.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Munduko 10 enpresa handienen artean dago Amazon eta urtez urte irabaziak handitzen ari da. 2017an, adibidez, 178.000 milioi dolar irabazi zituen, eta ordutik hona %70 inguru hazi dira bere irabaziak.

Funts hau abian jartzeko enpresak egindako 25 milioi dolarreko donazioa, beraz, huskeria da Amazon bezalako enpresa batentzat. Funts horretan ekarpen gehiago egiteko asmoa ere agertu du multinazionalak, baina horretaz gain, herritarrei dei egin die beren patrikatik ere jar dezaten: “Ez dugu espero inork horrelakorik egitea, baina nahi baduzu donazio boluntario bat egin dezakezu”, dio funtsaren webguneak.

Momentuz AEBetan bizi diren aipatutako langileentzako soilik izango da. Aurrera begira, ordea, beste herrialde batzuetara zabalduko dutela jakinarazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!