Altsasuko bertsio ofiziala zalantzan jarri zuten herritarrak Auzitegi Nazionalaren jopuntuan

  • Altsasuko liskarra terrorismo delituagatik ikertzearen alde azaldu da Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epailea, Guardia Zibilaren eta Foruzaingoaren txostenek halakorik ez dagoela esan arren.


2016ko urriaren 26an - 16:04

Urriaren 15ean Altsasun izandako liskarrak terrorismo delitu izan zirela salatu du Covite Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkarteak. Horri jarriki, auziaren ikerketa egitea erabaki du Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Adierazi duenez, Zigor Kodearen 573.artikulua urratu dute liskarrean aritu zirenek. Guardia Zibilek eraso “bortitza” jasan zutela dio Lamenak, eta “Nafarroan jasaten duten jazarpenari” buruzko txosten bat eskatu dio Guardia Zibilari.

Horrez gain, auziaren bertsio ofiziala salatzeko egindako agerraldian elkartu ziren herritarrak identifikatzeko ere eskatu du. Baita Altsasuko Gaztetxearen twitterreko kontua daramatenak ere.

Azpiko orrian, koadro urdinean ikus daiteke bertsio ofiziala zalantzan jarri zutenak identifikatzeko nola eskatzen duen.

Autoaren hirugarren orria.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude