Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

  • Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2022ko urtarrilaren 19an - 11:13
Azken eguneraketa: 12:41
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du tramitera onartu Altsasuko gazteen eskakizuna, auzipetuetako batek, Iñaki Abadek, sare sozialen bidez jakinarazi duenez. Gazteen abokatuek eskakizuna aurkeztu zuten, prozesuan hautemandako urraketen harira. Auzipetuei epaiketa inpartziala izateko eskubidea urratu zitzaiela eta ezarritako zigorra neurriz kanpokoa izan zela iritzirik, gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskatu zioten Estrasburgoko Auzitegiari. Azken honek, baina, ez du onartu eskakizuna.

Amaia Izko Altsasuko gazteen abokatuak Naiz-i egindako adierazpenen arabera, esperantza zeukan Giza Eskubideen Europako Auzitegiarengan, uste baitzuen abokatuek salatu dituzten "irregultartasun eta eskubide urraketa oro" aztertuko zituela.

Sistema judizialak prozesu judizialean jasotako urraketak aitortu ez arren, jendarteak horiek ikusi dituela azpimarratu dute bai Izkok zein Abadek, aspektu hori balioan jarriz. Lehenaren arabera, "ez dugu izango nahiko genukeen gutxieneko objektibotasuna duen analisi juridiko hori, baina jendarteak prozeduraz eta gertatu den guztiaz egin duen azterketa kritikoarekin geratuko gara". Ildo berean hitz egin du Abadek: "Erakunde judizial guztien babesgabetasunaren aurrean, ondo baino hobeto ulertzen duen gizartea geratzen da". Estrasburgon "galdu arren", gertatutakoa salatzen segitzeko asmoa agertu du azkenak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude