Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

  • Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2024ko urtarrilaren 19an - 10:02
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Azken asteetan Altsasuko auzia deskribatzen duen María Goiricelayaren Altsasu antzezlanaren aurkako kanpaina gogorra egin du Voxek, eta haren debekua eskatu du, ETAren biktimak eta Guardia Zibilaren duintasuna defendatu beharra aipatuta.

Voxek elkarretaratzea egin du La Abadia antzokian antzezlana eskaini den orduan. 450 bat pertsona bildu dira Gobernu Ordezkaritzaren esanetan. Bertan, Madrilgo Udaleko Voxeko Javier Ortega Smith zinegotziak gogor kritikatu du antzezlana: “Espainiako Konstituzioak adierazpen askatasuna babesten du, baina mugekin: ETA talde terroristak 230 hil zituen [Madrilen] eta erantzuten zaigu hau adierazpen askatasuna dela. Hori eufemismoa da, hipokrisia”.

Voxeko elkarretaratzearen aurrean, adierazpen askatasuna aldarrikatu du beste herritar talde batek Podemosek deituta. Voxek kritika gogorra egin die Madrilgo gobernu autonomoari eta udalari. PPko agintariek erantzun dute antzezlana gustukoagoa izan ala ez, La Abadia antzokiak bere programa egiteko eskubidea duela.

195 pertsonarentzako lekua duen aretoa beteta egon da eta antzezlana hasi aurretik publikoak lau minutuko txaloaldia eskaini die lau aktoreei, InfoLibre-ko kronikan irakurri ahal izan denez. Bertan azaltzen da, halaber, Juan Mayorga La abadia antzokiko zuzendariak esker oneko hitzak zuzendu dizkiola publikoari azken egunotan izandako zurrunbiloaren ondoren lana ikustera joan delako: “Antzokia bakea eta askatasunerako lekua da”. Kronistaren arabera, lana amaitzean ikus-entzule askok aipatu du “lana oso ona” dela, eta ondo ikusten dela “bi aldeetako sufrimendua”.

 

 

Voxeko elkarretaratzearen une bat. (Argazkia: EITB)

 

 

 

 


Altsasuko gazteak kanalean gehiago
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...