AURRERAPENA | "Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren parte izan da Altsasukoa"

  • Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea Altsasu, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen gazteetako bat da Adur Ramirez de Alda da, 21 urterekin espetxeratu zuten. Jukutriaz, amarruaz, espetxeaz, elkartasunaz eta garaipenaz hitz egin dugu berarekin. Datorren astean argitaratuko dugun elkarrizketa mamitsuaren aurrerapen txiki bat da hau.


2021eko otsailaren 26an - 15:59

Altsasu izan den moduan izan zitekeen Oñati?

Bai, “Alde Hemendik” aldarrikapena lantzen duen herrietako bat delako. Halere, nik argi dut Nafarroan izateak bazuela pisua, orduan Nafarroako Gobernuaren – Geroa Bai, Euskal Herria Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren arteko akordioak sustatutakoa– aurka egiteko. Horregatik, Oñatin baino, adibidez, Etxarrin gertatzeko aukera gehiago zegoela esango nuke.

Guardia Zibilaren kuartelak zer ekarri dio Altsasuri?

Guardia Zibila sufrimenduarekin lotzen dut beti. Herria jazartzen duen erakundea da. Oso txikitatik ezagutu dugu Guardia Zibila jendea jipoitzen, atxilotzen, kolpatzen. Herriari egindako ekarpena hori da. Gaur egun ere bai.

Kuartelean bizi diren pertsonekin harremanik izan duzu?

Horko inor ez dut ezagutzen. Eta ez dut uste espazio bertsuak konpartitu ditugunik.

Guardia Zibila eta Sakanaren arteko “harremana” ez da gozoa. Aspalditik.

Sakana beti izan da oso aktiboa eta bizia gai askotan. Horrek beti izan du erreakzioa boteredunen aldetik. Eskualdean bi kuartel ditugu, Irurtzunen eta Altsasun. Guardia Zibilaren presentzia itogarria da, eta pandemia egoera honetan, zer esanik ez. Baina tira, estatu poliziala eta pandemia, eskutik doaz leku guztietan.

Espainiako segurtasun indarrek Euskal Herritik alde egin behar al dute?

Bai. Argi. Herri izaera ukatzeko daude Euskal Herrian.

“Dena da ETA” teoriaren beste ondorio bat al zara?

Bai. Nahiz eta ez zaidan asko gustatzen “Dena da ETA” definizioa, Garzonek eta konpainiak asmatutako lotura hori. Agian egokiagoa zatekeen “Dena da Nazio Askapenerako Mugimendua”.

Bada, Garzonek berak zuen alde hitz egin zuen, gehiegikeria zela esanez.

Boterean direnean interes jakin batzuen mesedetan aritzen dira, irmo, baina hara non, ardura uztean, diskurtsoa aldatzen du epaile, politikari eta ministro askok. Doktrina makur horren erantzule nagusia izan zen Garzon, baina, tira, positiboa da horrelakoak esatea orain. Kontraesankorra bezainbeste.

*Datorren asteko ARGIAn elkarrizketa osoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude