Muntaia polizialen kontrako manifestaziora deitu dute larunbaterako Altsasun

  • Altsasuko hainbat herritar bildu ziren atzo Altsasuko plazan egindako prentsaurrekoan. Larunbateko istiluen harira, “beste muntaia polizial baten aurrean gaudela” adierazi zuten. Eta hori salatzeko manifestaziora deitu zuten larunbateko eguerdiko ordu 13etarako Altsasun.


2016ko urriaren 18an - 12:50
Larunbateko istiluen harira, Altsasuko hainbat herritar bildu ziren atzo Altsasuko plazan egindako prentsaurrekoan. (Arg.: naiz.info)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Zenbait komunikabide eta karguk emandako bertsio ofiziala” salatu zuten atzo Altsasuko plazan bildutako biztanleek. Bide batez, gogoratu zuten ez dela “guardia zibilaren probokazioak jasaten” dituzten lehenengo aldia: “Gerra egitera etorri ziren gure herrira indar polizialak, eta horretan dihardute”.

Nafarroako Gobernuaren jarrera ere kritikatu dute, “kontrastatu gabe egindako deklarazioengatik”. Hortaz, larunbatean atxilotutakoei eta euren familiei elkartasuna adierazi diete, eta bi gazteen absoluzioa eskatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude