Lau urteko etapari bukaera eman diote Altsasuko gazteek, gurasoek eta herri plataformak

  • Altsasuko gazteak, haien gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformako kideak hedabideen aurrean agertu dira lau urteko ibilbidean gazteen auzian elkartasuna azaldu duten guztiei eskerrak emateko. Etapa bat ixteko garaia dela adierazi dute.

Argazkia: AltsasukoGurasoak

2021eko urtarrilaren 25an - 10:44

Altsasuko gazteek lehen aldiz hedabideen aurrean auziaz hitz egin dute. Adierazi dute lau urteko etapa "luze eta gogorra" bukatzea erabaki dutela, nahiz eta zigorrak (batzuek lehenago besteek geroago) 2025era arte ez dituzten beteko eta "erdi askatasuneko" egoeran dauden orain. Altsasuko gazteen izenean Adur Ramírez de Aldak hitz egin du.

Lehenik eta behin, Ramírez de Aldak eskerrak eman nahi izan dizkie lau urteetan "aletxoa eman duten guztiei, edonon", eta aitortu du ezin izango dutela inoiz ahaztu eta "ezin izango dugula inoiz behar adina eskertu". "Euskal Herrian eta Estatu osoan egon diren ehunka muntaia politiko, mediatiko, judizial eta polizialetako bat baino ez gara izan", adierazi du, baina aitortu du arrazoiren batengatik, "auzi honek beste batzuek lortu ez zituzten harresiak gainditu ditu".

Atzera begira ondoko gogoeta egin du: "Prozesu osoa perspektibarekin aztertuta, jendearen, harresietatik atera gaituen herriaren lanaren, elkartasunaren eta konpromisoaren lorpen gisa interpretatzen dugu".

Gurasoen izenean Igone Goikoetxea aritu da hizketan. Batez ere kalean egin duten lana ekarri du gogora, bai herrian egindako hainbat eta hainbat elkarretaratze eta maila orokorragoan egindako manifestazio jendetsuak. Azken lau urteotan gertatutakoa bidegabekeria ikaragarritzat eta erabateko botere abusutzat jo du. Altsasukoak Aske herri plataformako kide gisa ere aritu da Goikoetxea eta azpimarratu du batzuen helburua haiek zatitzea izan bazen ere herria batuta mantendu dela lau urteotan.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude