196. kontzentrazioak amaiera emango die Altsasuko gazteen auzia salatzeko dinamikari

  • Auzipetuen egoera nabarmen aldatu delako, Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak ostiralero elkarretaratzeak egiteari utziko diote. Kontzentrazioei amaiera emateko ekitaldi berezia antolatu dute ostiralean.

Argazkia: AltsasukoGurasoak Argazkia: AltsasukoGurasoak

2020ko abenduaren 11n - 11:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Altsasuko auzia salatzeko eta presoen askatasuna aldarrikatzeko Altsasuko plazan elkarretaratzeak egiteari utziko diote Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak. Gazteak, 2016ko azaroaren 14an atxilotuak izan zirenetik 37 egunez jarraian egin ziren mobilizazioak herrian, abenduaren 20rarte zehazki. 

Guaixek azaldu duenez, elkarretaratzeei amaiera emateko, ohiko ordu erdiko kontzentrazioa egingo da, ondoren udaletxe parean bideo proiekzioa eskeiniko dute Altsasuko Gurasoek, eta talde argazkia egingo dute. Ekitaldiak Foru plazan egingo da eta Gauari Flores taldeak girotuta, kioskoaren ondoko etxean dauden Adur, Jokin eta Oihanen irudiak pinturaz estaliko dituzte. Margolari lan horretarako altsasuarrei dei egi diete plataformako kideek.

Auzipetuak

Plataformek alde batera utzi nahi izan dituzte elkarretaratzeak, auzipetuen egoera nabarmen aldatu delako. Jonan eta Julen kartzelatik lanera eta ikastera atera eta kartzelara lotara bueltatzen dira dagoeneko. Aratzek 2022ko irailean bukatuko du zigorra betetzeaz, eta Iñakik aldiz, 2021eko urrian. Adurrek, Jokinek eta Oihanek, berriz, 1.488 egun egin dituzte zigorpean. Hiruak uztailaren 4tik 3. graduan daude. Pandemiagatik irailaren 8an pultsera telematikoa jarri zieten eta ordutik herrian daude. 2024ko erdialdean bukatuko da zigorraren epea. 

 


Altsasuko gazteak kanalean gehiago
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.