Aske utzi dituzte Altsasun atxilotutako bi gazteak

  • Larunbat goizaldean atxilotutako bi gazteak aske gelditu dira epailearen aurretik pasa ostean. Guardia Zibilak zortzi pertsona gehiago identifikatu zituen atzo, liskarrarekin zerikusirik dutelakoan.  


2016ko urriaren 17an - 12:38
Bi atxilotuak askatzearen aldeko mobilizazioa Altsasun. (Arg.: Ospa)

Bi guardia zibilak eta euren bikotekideak jipoitzea egotzita, bi gazte atxilotu zituzten larunbatean Altsasun. Gertatutakoaren inguruan, bestalde, bertsio ezberdinak daude. Guardia zibilek azaldutakoaren arabera, zerbitzutik kanpo zeuden Altsasuko taberna batean, 45 pertsona inguruk eraso egin zietenean. Goizaldeko 5ak aldera gertatu zen liskarra, eta guardia zibiletako bati ebakuntza egin behar izan zioten orkatilean.  

Nafarroako Gobernuak irmo gaitzetsi du “guardia zibilek eta euren bikotekideek jasandako erasoa”. Mariano Rajoyk ere elkartasuna adierazi die guardia zibilei, “zigorgabetasunik egongo ez dela” azalduz. Altsasuko Ospa Mugimenduak, aldiz, Guardia Zibilaren jarrera gaitzetsi eta ondorengoa adierazi du komunikatu baten bidez:

“Atzokoa ez zen egoera isolatu bat izan, berriro ere bi guardia zibil, berriz mozkor, berriz oldarkor… beste behin probokatzen eta gure eremuetan euren inpunitate legalaz harrotzen. Hasi ziren, probokatzen, hasi zituzten bultzadak eta mehatxu gogorrak "te voy a matar", "Te voy a meter un tiro entre ceja y ceja" eta segituan biolentziaren erakustaldia egin zuten, honek ekarri zuen beste guztia.

Inolaz ere ez zen egon enboskadarik, ezta manejatzen diren horda-kopuruak, herritarrak zaurituak izan ziren eta gero etorri zen okerrena:

Herria poliziz bete zen, Guardia Zibila, Foralak…(eta Foralak zer dela eta?) Ba hauek izan ziren atxiloketak burutu zituztenak, bata istiluak gertatu ez ziren beste taberna batetik ateratzen zelarik, bestea komisaldegian, hainbat herritarrekin batera atxilotutakoari elkartasuna adieraztera joan zirenean. Honez gain, bertan zeuden guztiak kolpeak jaso zituzten.”

Irakurri komunikatu osoa hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude