Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

  • Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


2021eko azaroaren 10ean - 13:56
Azken eguneraketa: 15:36
Argazkia: Argia
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2016ko urrikoak dira Altsasuko gertaerak eta 2017an tenienteak eskatu zion Espainiako Barne Ministerioari onar ziezaiola terrorismoaren biktimei bideratzen zaien kalte-ordaina. Erantzuna 2019an heldu zitzaion, Espainiako Auzitegi Gorenak Altsasuko gazteei jarritako zigorra txikitzen zuen epaiaren ondoren. Zigor ebazpenean ez zen terrorismo hitzik agertzen eta, beraz, ez zegokion halako kalte-ordainik. Kale istilu haietan erasoa jasan zuen tenientearen bikoteak ere eskatu zuen maila bereko kalte ordaina eta hari ere ukatu zitzaion.

“Autoritatearen aurkako erasoa, pertsonei egindako kalteak, desordena publikoak eta mehatxuak” izan ziren Altsasuko gazteen zigorraren oinarria eta ez terrorismoa, Auzitegi Nazionalaren arabera. Bitxia da, zeren eta hilabete batzuk lehenago auzitegi horretatik egindako auziaren instrukzioa eraso terroristan oinarritu zen, eta tenienteak helduleku hori baliatu zuen kalte-ordain eskaera hori egiteko. Erantzuna argia izan da: “Ezin da terrorismoaren kalte-ordainik jaso terrorismo deliturik ez badago”. Enrique Conde kazetariak eman du albistearen berri, Diario de Noticias-en.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude