Alkohola: konfinamenduaren aliatu ala etsai?

  • Ez dago koronabirusarentzako sendagairik, eta ziurrenik datorren urtera arte ez dute txertorik garatuko. Etxean sartuta dagoen jendeak, gaixo zein osasuntsu, eritasunak zein konfinamenduak eragindako kaltea leuntzea beste aukerarik ez du. Eta eskuak garbitzeko balio badu, barrurako ere balioko du alkoholak. Horrelako zerbait pentsatzen dugula adierazten du, behintzat, munduko alkohol salmenten gorakadak.

Alkoholaren kontsumoak gora egin du konfinamenduan. Argazkia: Info7.

2020ko apirilaren 15an - 12:16

600 pertsona hil zituen Iranen alkoholak koronabirusa sendatzen zuela zioen usteak. Herrialdeko eremu askotan alkohola debekatuta badago ere, legez kanpoko eran prestatu eta saldu zuten alkohol kontzentrazio altuko edaria. Guztira 3.000 pertsonatik gora artatu behar izan dituzte edari horrek eragindako kalteengatik.

Baina Irangoa gaitzari erremedioa bilatzeko saiakera domestiko arriskutsu baten ondorioa izan den arren, munduko beste hainbat herrialdetan alkoholismoak gora egin dezakeela ohartarazi dute zenbait adituk. Alkoholaren salmenten datuek argi erakusten dute hori. Konfinamenduaren lehen asteetan herritarrek funtsezko materiala erosi bazuten ere, laster hasi zen aisialdiari lotua dagoen alkoholaren kontsumoa hazten.

AEBetan, adibidez, ardoaren salmenta %27,6 hazi da, eta %14 berriz garagardoarena edo garagarrez egindako produktuena. Datu horiek, hein batean, normalak dira; izan ere AEBetako Gobernuak alkohola saltzen duten dendak “funtsezko zerbitzu” izendatu ditu. Guztira, 18 urtetik gorako estatubatuarren erdiak baino gehiagok alkohola kontsumitu du azken 30 egunetan.

Australiak ere antzerako bidea jarraitu du. %34 hazi da alkoholaren salmenta herrialdean; alkohol dendak oinarrizko ondasun izendatuko ote zituzten ez zekiten garaian, apalategi guztiak hustu zituzten. Biztanleen edateko ohiturak aldatu direla diote adituek; asteburuetan soilik edaten zutenek egunero edaten dute orain, egun txarrak edo asperdurak eraginda.

Irtenbide bila

2003tik Errusiako alkoholismoa jaisteko borrokan ari da Vladimir Putin, baita lortu ere: azkeneko estatistiken arabera, urte horrekin alderatuta heren bat jaitsi da alkoholaren kontsumoa. Baina etxeko isolamenduak datu horiei buelta eman die. Martxoko azken astean %65 hazi zen vodkaren salmenta.

Egoera horren aurrean, eta alkoholismoa sortzen hasi den indarkeriari aurre egiteko asmoz, Errusiako zenbait probintziatan alkoholaren salmenta debekatu dute, eta beste hainbatetan, batez ere alkoholismo arazoak gehien pairatzen dituzten landa eremuetan, mugatu egin dituzte.

Ziurgabetasunak jota

Ziurgabetasun garaian jendea beldurtuta eta noraezean sentitzea ohikoa da, hori dio AEBtako Alcohol.org Adikzio Zentroetako Elkarteak. Kasu horietan normala da alkoholaren kontsumoa haztea, egoera lazgarri horri aurre egiteko irtenbide bezala. Ironikoki, alkoholaren kontsumoak Covid-19arekiko zaurgarri bilakatzen du biztanleria, arnasbideetako gaixotasunekiko ahultasun handiagoa baitute alkohol adikzioa dutenek.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude