Aldibereko itzulpen-zerbitzuak hedatu eta eskueran jartzeko proposamena luzatu nahi diogu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari. ELArentzat, euskara gure jardunaren erdigunean izatea erabaki estrategikoa da.
Batetik, euskarak gure borroka-eremu den Euskal Herrian izaera kolektiboa errotzeko ezinbesteko elementua da; euskarak lotzen gaitu, mundu justuago baten alde Euskal Herritik borroka egin nahi dugun guztiok elkartasun soka berean; euskarak ematen digu kolektibo baten parte izatearen kontzientzia neurri handi batean.
Bestetik, euskarak berezkoa du balio kontrakulturala, hegemonia neoliberalak bultzatzen duen kultura homogeneizatze prozesuan, eta klase sindikatu batek hegemonia horren aurkako baloreak hedatu behar ditu.
Laburbilduz, bestelako Euskal Herri bat eraikitzeko, hizkuntza kontrahegemonikoak eskaintzen dizkigun elkartasun sareak eta imajinario kolektiboak, gure jardunaren erdigunean egon behar du. Klase kontzientziak borroka sozialera lotzen gaituen moduan, euskarak borroka hori emango den lurrari lotzen gaitu.
Urrats kualitatibo berriak ematea gustatuko litzaiguke. Ziur gaude, guk bezala beste hainbat gizarte eragile ere, horrelako apustuak egiteko prest direla
Baina ELAren jarduna gizartean ematen da, eta gizarte honetan euskara zokoratua dago. Are gehiago, gure sindikatuak prekarietatearen aurkako borroka du negoziazio kolektiboko apustu nagusia. Bada, esparru prekarioenak aztertzen ditugunean gaztelerazko komunikazioa bera ere, erronka bihurtzen zaigu. Orain gutxi Bilboko bi Hoteletako 50 gela-garbitzaileen asanblada izan genuen: gehien-gehienak atzerritarrak ziren. ELArentzat euskararen erronka nagusia espazio horretan, gure hizkuntza euskal gizarteko partaide sentiarazteko ezinbesteko elementu bihurtzea da, euskara borroka sindikal eta sozialerako espazioarekin lotuta. Baina nola egingo dugu hurbilketa jende horrengana?
Sindikatu barruan urrats garrantzitsuak eman ditugu euskararen erabileraren alorrean. Gaur egun sindikatuan erabat liberaturik gauden pertsonen artean, euskararen ezagutza %87koa da. Hala ere, ohitura eta inertziei aurre egin behar diegu, oraindik ere ezagutza eta erabilera mailak ez daudelako parekaturik, inondik ere.
Urrats kualitatibo berriak ematea gustatuko litzaiguke. Ziur gaude, guk bezala beste hainbat gizarte eragile ere, horrelako apustuak egiteko prest direla. Lehen urrats moduan, aldibereko itzulpengintza zerbitzuak indartzea eta hedatzea oso ekarpen eraginkorra izan daiteke, eta Eusko Jaurlaritzak bezala, beste erakunde publiko batzuek ere, euskara erabiltzeko borondatea dugun eragileoi zerbitzu hori eskaintzeak, euskararen erabilera biderka dezake, eta esparru kolektiboetan euskararen erabilera egiaz eskubide bilakatzea asko erraztu dezake.
Aldibereko itzulpen-zerbitzua baliatzeko aukera izango bagenu, asko erraztuko litzateke beharrari euskaraz ekin ahal izatea, batetik, eta bestetik, euskaldunok beti eskean eta lantsu aritu behar izatetik eroso jardutera igaroko ginateke. Bilera askotan euskara erabiltzea ez litzateke arazo bihurtuko, eta gainera, benetan uste dugu euskararen erabilera normalizatzeko bidean jauzi handia izan litekela zerbitzu hori publifikatzea eta orokortzea, gizartean ondo txertatuta gauden erakunde eta elkarteei euskararen erabilera asko hedatzeko aukera emango bailiguke.
Pentsa zer-nolako aukerak zabalduko liratekeen Jaurlaritzan, Foru Aldundietan, edota udal eta mankomunitateetan aldibereko itzulpen-zerbitzuak abian jarrita, dela erakundeon beharretarako, dela herriz herriko ikastetxeen, dela era guztietako elkarteen beharretarako!
Eskari hau Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari luzatu diogu dagoeneko. Erantzunaren zain gaude, itxaropentsu, besteak beste Euskaraldia betikotzen lagunduko bailuke
Aldibereko itzulpen zerbitzu publiko doakoak indartuta eta hedatuta, asko erraztuko litzateke sindikatu eta bestelako erakunde euskaltzaleon jarduna, euskararen erabilera normalizatzeko bidean urrats esanguratsuak eman ahal izatea ahalbidetuz; areago, lan-munduan (eta beraz gizartean) eragiteko daukagun gaitasuna aintzat hartuta, eragina sindikatuotatik haratago zabalduko litzateke.
Oro har, euskaldun ororen hizkuntza eskubideak egun baino askoz neurri handiagoan errespetatuko lirateke bidenabar. Gogora datozkigu ere, ikastetxeetako guraso-bilerak, kirol elkarteetako bazkideenak, era guztietako erakunde eta elkarteen batzarrak...
Eskari hau Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari luzatu diogu dagoeneko. Erantzunaren zain gaude, itxaropentsu, besteak beste Euskaraldia betikotzen lagunduko bailuke. ELAn elkarlanerako prest gaude.
2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]
Aldatu Gidoiaren iritziz, EITB "sortze helburuetatik aldendu" da, eta "urgentziazko demokratizazio prozesu bat" eskatu du, zuzendaritza taldearen hautaketa prozesutik hasita.
Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]
Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]
Sorionekuak mugimenduak larunbaterako mobilizazioa deitu du. Goizean herriz herri Nafarroako zubietan elkartuko dira eta arratsaldean Iruñean manifestazioa abiatuko dute, Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuta 17:30ean. Ireki ateak euskarari lelopean... [+]
Euskaraldiaren atarian, beste behin, Pantailaldia egingo da. Maiatzaren 6tik 15era iraungo du, eta euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea izango da helburua.
Baina non gaude, non dago euskara ikus-entzunezkoen mundu zabalean, nora goaz? Zein hutsune, zein erronka... [+]
Euskara ikastea zaila denaren mitoa aski zabaldua dago, batik bat, euskalduntzeko ahaleginik batere egin nahi ez dutenen artean. Arrazoi dute puntu batean. Zailtasun nagusiak, ordea, ez dira hertsiki linguistikoak, gizarte antolamendukoak baizik. Batetik, Onintza Iruretak... [+]
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak inkesta bat egin du ikasleen artean. Halaber, euskara plana ikasturte honetan amaitzen dela ikusirik proposamen berriak egin dizkiote unibertsitateko zuzendaritzari. NUPen euskaraz ikastea "ezinezkoa" dela ere salatu... [+]
Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]
Maiatzaren 6tik 15era egingo da Pantailak Euskarazek antolatutako aktibazio sozialerako ariketa. Helburua, hamar egunez soilik euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitzea da. Ariketan izena eman daiteke maiatzaren 6ra arte.
Filipe Bidart Iparretarrak taldeko kide ohiak Kazetari azaldu dioenez, "borrokan erori diren militanteak oroitarazteko" xedea du margolanak. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarra da haren egilea, eta Baigorriko Lagundu elkarteak antolatuta egin dute aurkezpen... [+]
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abizenen grafia euskaratzeko kanpaina abiatu du. Adin txikiko seme-alabak dituzten gurasoei egiten zaie deia bereziki, gurasoek deitura euskatuz gero, automatikoki 18 urtez beherako seme-alaba horiei ere euskaratuko baitzaie.