NUPeko ikasleen %85,5ek uste du unibertsitatea ez dela “behar bezala ahalegintzen” euskarazko ikasketak bermatzeko orduan

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak inkesta bat egin du ikasleen artean. Halaber, euskara plana ikasturte honetan amaitzen dela ikusirik proposamen berriak egin dizkiote unibertsitateko zuzendaritzari. NUPen euskaraz ikastea "ezinezkoa" dela ere salatu dute.


2025eko maiatzaren 07an - 09:30
Azken eguneraketa: 2025-05-08 16:40
2021eko Irailaren 6ko manifestazioaren argazkia. NUP Euskara Taldea
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

NUPeko Euskara Taldeak 2024-2025eko Euskara Diagnosia egin du NUPek euskarari bizkarra, ikasleok euskarari indarra! dinamikaren baitan. Diagnosiaren bidez unibertsitateak aurrera eramandako euskara plana eta horren ezarpena aztertu dituzte, baita ikasleek horren inguruan duten iritzia jaso ere.

Ezagutarazi dutenez, euskaraz eskainitako kreditu kopurua hazi egin bada ere, hots, 2.061 kreditutik 2.856ra, "dirudiena baino pobreagoa" da. Horren adibide Erizaintza, Medikuntza, Lan Harremanak eta Psikologia jarri dituzte, horietako batzuetan, "ezta ikasgai bakar bat ere ez" dago euskaraz. Halaber, salatu dute unibertsitateak euskara plana eskari eta eskaintza "logika utilitaristaren" bidez planteatu duela eta "hezkuntza publiko eta duina" euskaraz jaso ahal izateko eskubidea ez duela errespetatu.

Gainera, jakinarazi dute euskaraz ematen diren kredituek gora egin badute ere, goraldia Gradu Amaierako Lanei (GRAL) eta praktikaldiei esker izan dela. Euskara taldeak azken horietan jarri du enfasia: "Praktiketarako ez da inolako baliabide materialik eskaintzen". Praktikak euskaraz egiteko aukera "soilik Psikologian, Historian, Gizarte Lanean, Lehen Hezkuntzako Irakasletzan eta Haur Hezkuntzako Irakasletzan" dagoela ezagutarazi dute. Bide beretik, salatu dute unibertsitateak GRALa euskaraz egitearen ardura ikasleen gain jartzen duela eta gradu osoa gaztelaniaz egin behar izan duen ikasle batek nekez egingo duela euskaraz.

Euskara Taldearen proposamena

NUPeko Euskara Taldeak 2026rako plan estrategikoan unibertsitateak kontuan izan beharko lituzkeen gomendio eta proposamenak aurkeztu ditu. Hasteko, euskara teknikaria kontratatzeko eta euskara errektoretza berria eratzeko eskatu dute, lehenengoak "unibertsitatearen plangintza linguistikoa egin dezan", eta bigarrengoak "NUPen euskaratze prozesuan esku hartzea duen" organo bat eratu dezan. Euskara klaseetan zera bermatzeko eskatu dute: "Euskarazko C1 duten irakasleak kontratatzea eta gradua osorik euskaraz egin ahal izateko beharrezko baldintzak ezartzea".

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Departamenduaren Baionako egoitzan euskararen aldeko tindaketa egin zuten EHEko kideak libre dira

"Euskaraz bizi nahi dugu" mezua tindatu zuten larunbatean, eta 48 oren inguru eman dituzte atxiloaldian ekintzaileek. Gorka Torre kontrol judizialpean askatu du prokuradoreak, epaiketaren zain; bertze hirurak komisariara deituak izanen dira.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Desobedientzia praktikatzen

Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]


Donostiako auzitegi batek ebatzi du zaharren egoitzako langile denek ez dutela euskarazko B2 maila eduki beharrik

Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


Euskararen oldarraldiaren kontrako hainbat mobilizazio eta ekimen egingo ditu LABek urrian

Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.


2025-07-08 | ARGIA
Euskaraz aritzeagatik lotarako tokia hartzea ukatu diote Bilboko aterpetxe batean Lapurdiko eskola bati

Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]


2025-07-04 | ARGIA
TindEHEr egitasmoa: gazte-taldeen arteko ‘matxak’ euskaratik eta euskaraz

Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]


2025-05-20 | ARGIA
Behatokiak uko egin dio “gaztelania sustatzea helburu duten” jardunaldi batzuetan parte hartzeari

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak argudiatu du kontraesanean daudela jardunaldien helburua, hau da, gaztelania bultzatzea, eta euskararen normalizazioa eta biziberritzea. Observatorio Global del Español erakunde antolatzaileari gutunez eman dio erabakiaren berri, eta 2024an... [+]


Konpromiso sindikala Donostiako Udalean
“Euskaraz lan egin eta bizitzeko aukera bermatu daiteke, borondatea baldin badago”

Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]


Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


2025-04-03 | ARGIA
Behatokiak hizkuntza eskubideen urraketak betikotzeko arriskuaz ohartarazi du 2024ko txostenean

Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du. Herritarrek helarazitako gertakarien bilduma aztertuta, ondorioztatu dute 2024an egoerak ez duela hobera egin, eta gainera, kexak jaso dituzten hainbat entitateren eskutik urraketak iraunarazteko jarrera sumatu... [+]


Eguneraketa berriak daude