Alderdien arteko zatiketa Memoriaren Egunean, urtero legez

  • Hainbat ekitaldi egingo dira EAEko Memoriaren Egunaren bueltan. Eusko Legebiltzarrak lore eskaintza egin du, eta ondoren Aldundiek zein hainbat udalerrik hartuko diote lekukoa. Makina bat omenaldi, baina urtero legez, alderdien arteko zatiketa nagusi dela. Aurten PPk eta UPDk uko egin diote ekitaldi nagusietan parte hartzeari, soilik "terrorismoaren biktimak" aintzat hartzeko xedea betetzen ez dutelakoan.


2015eko azaroaren 10ean - 11:02
PPk eta UPDk uko egin diote ekitaldi nagusietan parte hartzeari
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bi alderdiok ez dira izango, kasurako, Gasteizko Ganberaren ekitaldian. Hauek ez beste alderdi guztiak bertan izango dira, EH Bildu barne. Honek adierazi duenez, “biktima guztientzat egia, justizia eta erreparazioaren printzipioen gainean” kokatuko du bere presentzia Memoriaren Eguneko ekitaldietan. Oroimenak “kolektiboa, anitza eta integratzailea” izan behar duela azpimarratu du.

PPk, bere aldetik, Jaurlaritza zein Legebiltzarrari eskatu die Memoriaren Egunaren hasierako “zentzua” berreskuratzeko, alegia, “bakarrik terrorismoaren biktima izan direnak omentzea”. EAEko PPren buru Alfonso Alonsoren esanetan, bestelako indarkeria pairatu duten pertsonak omentzea “zurigarri” bezala darabilte “terrorismoa arbuiatzen ez dutenek”.

PPk Gasteizko Udalak, Arabako Aldundiak eta Batzar Nagusiek antolaturiko ekimen bateratuan ere ez du parte hartuko, eta uko egingo dio Euskadiko Udalen Elkarteak proposatu eta Gasteizko udalak adostutako testua sinatzeari, “terrorismoaren indarkeriari” aipamen espliziturik egiten ez zaiolakoan –testu bera babestu egin zuen 2013an–. Modu horretan, Gasteizen ekitaldi propioa antolatuko du, Agustin Ibarrolaren oroitarriaren ondoan.

Omenaldi instituzionalez landa, bestelakoak ere izango dira; Etxerat-ek egingo duena, kasu. Honek elkarretaratze bana egingo du Bilbo eta Gasteizen, sakabanaketaren ondorioz hildako 16 pertsonak aintzat hartzea eskatzeko.  

Gogora-ren inaugurazio ofiziala

Omenaldiak egiteaz landa, ofizialki inauguratuko dute Gogora  Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. Ekitaldia erakundeak egoitza duen Bilboko Artxibategi Historikoan egingo da.

Euskal Herrian azken urteetan izan diren eskubide urraketen aurrean gogoeta egin eta biktimak oroimenean izateko helburuarekin sortu zen Gogora, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez. Iñigo Urkullu lehendakaria du presidente, eta Aintzane Ezenarro zuzendari. Ezenarroren esanetan, erakundea bakean eta bizikidetzan oinarrituriko etorkizunaren eraikuntzan lan egiteko sortu zen.   

Ekaina amaieran aurkeztu, eta uztailaren lehenean ekin zion jardunari Gogorak. Lehen hilabeteetan batik bat egoitza atontzen eta hornitzen izan zuen eginkizun nagusi, eta urrian zuzendaritza kontseilua lehen aldiz bildu eta erakundearen estatutuak adostu zituen. Bilera honetan 2016rako aurrekontua –1,5 milioi eurokoa– eta Institutuaren finkapenerako 18 proiektu ere hitzartu zituzten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Iruñeko Erorien Monumentua birgaitzeko baimena eman du Vianako Printzea erakundeak

Nafarroako Gobernuan ondare historikoaz arduratzen den erakundea da Vianako Printzea, eta Iruñeko Udala haren zain zegoen birgaitze prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Datozen asteetan, beraz, obrarako lehiaketa irekiko da.


2025-09-18 | ARGIA
Txiki eta Otaegiren omenezko pankartak eskegi ditu Sortuk "Erorien Haranean"

"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]


Txiki eta Otaegiri buruzko erakusketa areto publikoan jartzea debekatu du Zarauzko Udalak

Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean. 


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


Magda Oranich i Solagran
"Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura"

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


Alberto Alonso (Gogora): "Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten"

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


2025-07-09 | Ahotsa.info
Familiek 47 urteko zigorgabetasuna salatu dute Germán Rodriguezen eta Joseba Barandiaranen hilketen ostean

2025ean 40 urte beteko dira Mikel Zabalza hil zutenetik, eta 47 urte Germán Rodríguez eta Joseba Barandiaran hil zituztenetik. Horiek guztiak Estatuko Segurtasun Indarren biktimak dira, eta Sanfermines78 Gogoan elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu dio "Estatuaren... [+]


2025-07-09 | Irutxuloko Hitza
'Atzera begira, Dinamitarekin', Donostia beste ikuspegi batetik ezagutzeko ibilaldi historikoa

IRUTXULOKO HITZAk eta Dinamita Tour egitasmoak 36ko gerra Donostian nolakoa izan zen eta hiria beste ikuspegi batetik ezagutzeko ibilaldia antolatu dute elkarlanean, uztailaren 21erako. Elkargunea Bretxako Sarriegi plazako estatua izango da, 19:30ean, eta Amararaino joango dira... [+]


Martutenek emandako ihesaldi dantzagarrienak 40 urte

Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».


Eguneraketa berriak daude