Azken 24 orduetan Trumpekin bigarren aldiz bildu da Netanyahu, eta Etxe Zuriko maizterraren bulegoan ordubete inguruko solasaldia izan dute. Ondoren kazetariei eginiko adierazpenetan, Israelgo lehen ministroak adierazi du Gazan duten "kanpaina militarra" ez dela amaitu. Gazarako su-etenaz gain, Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoa ere erakutsi dute bi agintariek, eta Trumpek azaldu du plan horretan "lankidetza estua" izaten ari direla AEBak eta Israel. Bestalde, Israelgo armadako aireko indarretako zazpi soldadu atxilotu dituzte, instituzio bereko beste hainbat soldaduri sexu erasoak egitea egotzita.
Israelgo eta AEBetako ordezkariek astelehenean Etxe Zurian elkarrekin afaldu ostean, bigarren aldiz bildu da Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa Donald Trump AEBetako presidentearekin azken 24 orduetan. Etxe Zuriko maizterraren bulegoan ordubete inguruko solasaldia izan dute biek asteartean, eta, besteak beste, Gazarako Hamasekin adostu nahi duten 60 eguneko su-etenaz hitz egin dute.
Trumpekin bildu ondoren, JD Vance AEBetako presidenteordearekin eta Mike Johnson Ordezkarien Ganberako presidentearekin ere hitz egin du Israelgo lehen ministroak. Hain zuzen, azken horrekin bildu ostean, Netanyahuk kazetariei adierazi die "su-eten akordio batera iristeko" lanean ari direla, baina oraindik Gazan duten "kanpaina militarra" ez dela amaitu: "Oraindik bahitu guztiak askatu behar ditugu eta Hamasen gaitasun militar guztiak ezabatu". Steve Witkoff AEBetako Ekialde Hurbilerako mandatariak ere adierazi du menia akordioa aste honetan adostea espero dutela.
Gazako palestinarren garbiketa etnikoa, gertuago
2025ean Netanyahuk Trump bisitatu zuen lehen aldian, otsailaren 4an, AEBetako presidenteak Gazako palestinarrak euren bizilekuetatik kanporatzeko asmoa erakutsi zuen: "1,7 edo 1,8 milioi pertsona birkokatuko lirateke, leku eder batera, bizitza eder bat izango duten leku batera". Asmo bera adierazi du Netanyahuk Etxe Zurira egin duen aurtengo hirugarren bidaian, eta jakinarazi du Israel eta AEBak kanporatutako bi milioi palestinarrak hartuko lituzketen herrialdeak aurkitzetik "gertu" dabiltzala. "Aukera askea da. Jendeak geratu nahi badu, gera daiteke; baina joan nahi badu, egin beharko luke".
Palestinarrak kanporatzeko planaren harira, Trumpek azaldu du Washington eta Tel Aviv "lankidetza estua" edukitzen ari direla plan hori gauzatzeko, eta argi du "zerbait ona" gertatuko dela. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, asteartetik asteazkenera bitarte Israelek gutxienez 105 palestinar hil eta 500 zauritu ditu. Horien artean, zazpi GHF Gazako Fundazio Humanitarioaren laguntza humanitarioa banatzeko zentro batera zihoazela hil dituzte, eta beste 57 zauritu.
Zazpi soldadu israeldar atxilotu dituzte, sexu erasoak egitea egotzita
Ongi etorri infernura izeneko txostenean, 2024ko abuztuan B'Tselem Israelgo gobernuz kanpoko erakundeak Israelgo kartzeletan palestinar atxilotuek jasandako torturak eta sexu abusuak salatu zituen. Hain justu, hilabete horretan Israelgo Polizia Militarrak Israelgo armadako bederatzi soldadu atxilotu zituen, Sde Teiman atxilotze zentroan, preso palestinar bati sexu erasoak egitea egotzita. Liskarrak eragin zituzten soldadu horien atxiloketek, hainbat soldaduk aurre egin baitzioten Polizia Militarrari eta atxilotze zentro kanpoan ere pertsona ugari bildu baitziren, protestan.
Bada, Ynet Israelgo hedabideak astearte goizaldean jakitera eman du Israelgo Armadako aireko indarretako zazpi soldadu atxilotu dituztela, indar bereko beste hainbat soldaduri sexu erasoak egitea egotzita. Hedabidearen arabera, erasoak "modu jarraituan" gertatu ziren bizpahiru astez, tartean, Iranekin edukitako hamabi eguneko gatazka aurrera zihoala.
Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.
Hagako taldeak deituta 30 estatu bildu dira bi egunez Kolonbian, eta horietako hamabik sei neurri sinatu dituzte "Israelen Palestinako kolonizazio ilegala" gelditzeko. Horietako bat, Tel Avivekin duten kontratu publiko oro berrikustea, okupazioan eraginik duen ala ez... [+]
Israelek Gazan eta Zisjordanian egindako giza eskubideen urraketak argi uzten dituen Kanpo Ekintzarako Europako Zerbitzuaren txostena esku artean, EBko Atzerri ministroek erabaki dute Israel-EB elkartze-akordioarekin berdin-berdin segitzea. EBren "ekintza-eza" ikusita,... [+]
Hagako Taldeak deituta, Kolonbiak eta Hego afrikak antolatu dute gailurra. Herrialdeetako ordezkariez gain, Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEren errelatorea ere Bogotan da, eta Israelekin harreman oro etetea exijitu die. EBk adierazi du Netanyahuri bere aire... [+]
Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize bere azken txostenean, eta horien arduradunak ikertzeko eskatu du... [+]
Gaza Humanitarian Foundationen elikagai banaketa erabiltzen ari dira palestinarrak hiltzeko. Oraingoan, ur horniketa suntsitzeaz gain, hamar pertsona, haien artean sei adin txikiko, hil ditu Israelek Nuseirat kanpamentuan, Gaza hegoaldean.
Israelek maiatzean Conscience itsasontzia bonbardatu eta ekainean Madleen itsasontzia bahitu ostean, nazioarteko ekimena berriz saiatuko da laguntza humanitarioa Gazara sartzen. "Erronka hau Gazako umeengatik da", adierazi du Askatasunaren Ontzidiak Siziliatik (Italia)... [+]
AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]
LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.
Ondasunak blokeatu eta trantsakzio ekonomikoak egitea debekatu dio Washingtonek Frances Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore bereziari. Nazioarteko Zigor Auzitegian "Israel eta AEBetako herritarrak ikertzeko ekimenetan zuzenean kolaboratzea" leporatu... [+]
Ikerketaren arabera, gutxienez 75.200 lagun hil zituen Tsahal armada sionistak 2023ko urriaren 7az geroztik eta 2025eko urtarrilaren 5a bitartean: tokiko agintariek epe berean zenbatutako 46.000 hildakoak baino %40 gehiago. Horrez gain, une berean, 8.540 lirateke gosez, hotzez... [+]
Lau astetan 550 hildako eta 4.000 kolpatu egon dira GHF fundazioaren banaketetan. Jakiaz gain, tiroak ere banatzen dabiltzalako sionistak. 170 GKEk dute egitura horren desagerpena galdatzen. Baina Israelek beregain nahi du laguntzaren saila ere –finean, gosetearena... [+]
Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek eman du asmoaren berri, eta adierazi du Gaza hegoaldean eraiki nahi duten "eremu humanitario" berri horrek hasiera batean 600.000 palestinar inguru hartuko lituzkeela; kontzentrazio esparru gisa funtzionatuko luke. Gaza... [+]
Hamasek jakinarazi du Palestinako erresistentziako beste taldeekin hitz egin duela AEBek, Egiptok eta Qatarrek proposaturiko meniaz, eta "pozik" hartu dutela. 60 eguneko su-etenaz gain, akordioak barne hartuko luke Hamasek Gazan dituen hamar bahitu israeldar askatzea,... [+]