Alava Sareari buruzko erakusketaren irekiera ekitaldia eginen da Elizondon, hilaren 29an

  • Ekainaren 29an inauguratuko da eta ekainaren 30etik uztilaren 18ra bitarte bisitatu ahal izanen da

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 27an - 08:43
Sarea sortu zutenen artean izan zen Bittori Etxeberria elizondoarra (Argazkia: erran.eus)

Ortziralean, ekainaren 29an, inauguratuko dute Alava Sareari buruzko erakusketa, Arizkunenean; eta ekainaren 30etik uztailaren 18ra bitarte, astelehenetik ortziralera, 17:00etatik 20:00etara, ikusi ahal izanen da erakusketa.

Irekiera ekitaldia herritar guztiei zuzendua dago. Josu Txueka historialariak eta Bittori Etxeberriaren biografia egileek hitza hartuko dute. Sarrerako hitzak, berriz, Joseba Otondo alkateak eginen ditu.

Alava Sareaz bi hitz

Bittori Etxeberria elizondoarrarekin batera, Itziar Mugika, Tere Verdes eta Delia Lauroba izan ziren 1936tik aitzinera Alava Sarea elkartasun-sarea ardaztu zutenak. Luis Alava izan zen erakundeko ordezkari-arduraduna eta 1940-1941 bitarteko neguan, Sarea erori zelarik, sumarisimoki epaitu zituzten. Ondotik, 1943ko maiatzaren 6an, hil zuten Luis Alava.

Albiste hau erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: II. Mundu Gerra
2024-04-08 | ARGIA
Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu dituzte, tartean 6.000 euskaldun

Urtero bezala, Terres de Mémoire(s) et de Luttes elkarteak Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu ditu. Horietako asko Euzko Gudarosteko eta armada errepublikarreko kideak ziren. Francoren aurka aritutako beste hainbat, eta Hitlerren eta Mussoliniren... [+]


Missak Manouchianen lorratza
Euskal partisano komunistak nazien kontra

Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]


2024-02-12 | Jakoba Errekondo
Indi gaztainondoaren gerrateak

Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Adolf Eichmann: errugabea sentitzen zen nazia

Aurten 60 urte bete dira Hannah Arendtek Eichmann Jerusalemen liburua kaleratu zuenetik. Urte bat gehiago pasatu da Adolf Eichmann funtzionario nazia, Holokaustoaren "arduradun logistikoa", Israelen urkatu zutenetik. Eichmannen epaiketaren jarraipen... [+]


Eguneraketa berriak daude