Agirre Lehendakaria Centerrek bi urteko lanaren emaitza aurkeztuko du

  • "Kultura da gakoa" ideia izango da Juan Jose Ibarretxe zuzendari duen fundazioak gaur arratsaldean eginen duen aurkezpen-ekitaldiko mintzagai nagusia. 


2015eko urriaren 14an - 09:56
Fundazioaren aurkezpen ekitaldia (L. Jauregialtzo, ARP)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Agirre Lehendakaria Centerrek gai honen inguruko ikerketa egin du, eta arratsaldeko 19:00etan Bilboko Bizkaia aretoan eginen den ekitaldian lan horren ondorioak plazaratuko ditu. Bestalde, “Open Akademia” delako proiektu berria ere aurkeztuko du, “euskal gizarteari etorkizuneko erronkei aurre egitea ahalbidetuko dion gizarte-eztabaida sustatzea” helburu duena.

Ekitaldian, besteak beste, Juan Jose Ibarretxek (lehendakari ohia eta ALCko zuzendaria), Andrea Bartolik (New Jerseyko Seton Hall Unibertsitateko Diplomazia eta Nazioarteko Harremanetako dekanoa) eta  Joshua Fisherrek (New Yorkeko Columbia Unibertsitateko ikertzailea) hartuko dute hitza.

Fundaziotik adierazi dutenez, datorren urtea sinbolikoki “oso garrantzitsua” izanen da, 80 urte beteko baitira Eusko Jaurlaritza sortu eta Jose Antonio Agirre lehendakari izendatu zutenetik, eta 70 Agirre lehendakaria Nazio Batuen Erakundean euskal kasuaz mintzatu zenetik. Horrela, 2016ra begira giza garapenaren eta faktore kulturalaren inguruko hainbat egitasmo ari da prestatzen. Horietan lehenak, gaur aurkeztuko diren biak.

Agirre Lehendakaria Center fundazioa 2013an sortu zen, Columbia Unibertsitatearen, Seton Hall Unibertsitatearen eta George Mason Unibertsitatearen ekimenez. Azken urteetan ikerkuntza, berrikuntza eta ezagutza hedatzeko xedearekin lan egin du, “euskal gizarteari eraldakuntza sozio-ekonomiko arrakastatsuaren eredu gisa proiektatzeko aukera eman dioten erabaki eta proiektu multzoa balioan jartzeko eta nazioarte mailan partekatzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!