AEBetako gobernuak herritarrei esan die aste hau Pearl Harbour eta Irailak 11 bezalakoa izango dela

  • AEBetako Osasun Publikoaren arduradunak esan du datorren aste hau "estatubatuar gehienen bizitzako asterik zailena eta tristeena" izango dela. Pandemiaren garai iluna "Pearl Harbour" eta "Irailak 11" gisako momentua izango dela esan du, CNNn irakur daitekeenez.


2020ko apirilaren 05an - 20:07

"Hau izango da gure Pearl Harbour, baina ez da leku bakarrean gertatuko, herrialde osoan izango da", esan du Jerome Adamsek Fox News hedabidean. Jerome Adams aldi berean, mediku anestesiologoa eta almiranteordea da, eta AEBetako Zirujau Orokorraren kargua dauka. "Estatubatuarrek uler dezaten nahi dut, aste hau zaila izango den arren, tunelaren amaieran argia dago".

Agintariek ohartarazi dute datozen bi asteak erabakigarriak izango direla birusaren hedapena gelditzeko borrokan. Igande goizaldeko datuen arabera, 8.503 pertsona hil dira gaitzarekin eta 312.245 dira kutsatuak, Johns Hopkins Unibertsitateak bildutako datuen arabera.

1941ean, 2.400 estatubatuar baino gehiago hil ziren Pearl Harborreko (Hawaii) base militarraren aurkako eraso japoniarrean, eta beste 2.996 hil ziren 2001eko irailaren 11n New Yorkeko Dorre Bikietan izandako atentatuetan, Pentagonoan eta Pennsylvanian hegazkin batek izandako istripuan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude