91 udalerri eremu gorrian Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

  • Asteartetik aurrera 79tik 91ra igoko da kopurua. Herri horietan tabernak itxita egon behar dute eta ezin da taldeko kirol jarduerarik egin, ezta eskola kirola ere. Eremu gorritik irtengo dira, halaber, Bakio, Berantevilla, Elantxobe, Forua, Gizaburuaga, Kortezubi, Muxika, Asparrena, Zumaia, Legutio eta Villabuena.

Plentziak eremu gorrian jarraituko du.

2021eko otsailaren 1ean - 17:29
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

EAEko 251 udalerrietatik 91k gainditu dute 500eko intzidentzia tasa metatua azken 14 egunetan. Hau da herrien zerrenda:

- Araban: Agurain, Gasteiz, Bastida, Donemiliaga, Erriberabeitia, Iruña Oka, Guardia, Ekora, Oion, Urkabustaiz, eta Zuia

- Bizkaian: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sopela, Trapagaran, Zalla, Zornotza, Alonsotegi, Arrieta, Atxondo, Berriz, Galdames, Gamiz-Fika, Gautegiz Arteaga, Gordexola, Iurreta, Karrantza, Laukiz, Lemoa, Loiu, Jatabe, Mendexa, Meñaka, Plentzia, Sondika, Sopuerta, Urduliz, Zaldibar, Zamudio, Zaratamo eta Ziortza-Bolibar.

- Gipuzkoan: Andoain, Azpeitia, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Zumarraga, Aia, Anoeta, Arantzazu, Irura, Mendaro, Zestoa eta Zizurkil.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!