Asteartetik aurrera 79tik 91ra igoko da kopurua. Herri horietan tabernak itxita egon behar dute eta ezin da taldeko kirol jarduerarik egin, ezta eskola kirola ere. Eremu gorritik irtengo dira, halaber, Bakio, Berantevilla, Elantxobe, Forua, Gizaburuaga, Kortezubi, Muxika, Asparrena, Zumaia, Legutio eta Villabuena.
EAEko 251 udalerrietatik 91k gainditu dute 500eko intzidentzia tasa metatua azken 14 egunetan. Hau da herrien zerrenda:
- Araban: Agurain, Gasteiz, Bastida, Donemiliaga, Erriberabeitia, Iruña Oka, Guardia, Ekora, Oion, Urkabustaiz, eta Zuia
- Bizkaian: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sopela, Trapagaran, Zalla, Zornotza, Alonsotegi, Arrieta, Atxondo, Berriz, Galdames, Gamiz-Fika, Gautegiz Arteaga, Gordexola, Iurreta, Karrantza, Laukiz, Lemoa, Loiu, Jatabe, Mendexa, Meñaka, Plentzia, Sondika, Sopuerta, Urduliz, Zaldibar, Zamudio, Zaratamo eta Ziortza-Bolibar.
- Gipuzkoan: Andoain, Azpeitia, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Zumarraga, Aia, Anoeta, Arantzazu, Irura, Mendaro, Zestoa eta Zizurkil.