85 urteko gizon batek bikotekide ohia sastakatu du Lakua auzoan

  • Gasteizko Udaltzaingoak 85 urteko erasotzailea atxilotu du, eta hilketa saiakera leporatzen diote. Biktima labankadak saihesten ahalegindu da, eta zauriak ditu eskuetan zein besoetan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko azaroaren 24an - 09:55
Eraso matxista Lakua-Arriaga auzoan jazo da igande honetan. / GOOGLE MAPS Eraso matxista Lakua-Arriaga auzoan jazo da igande honetan. / GOOGLE MAPS
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gasteizko indarkeria matxistaren azken kasua igande honetako arratsaldean jazo da, 16:30ak aldera, Lakua-Arriaga auzoan. El Correo egunkariaren arabera, eztabaida baten erdian, 85 urteko gizon batek labanaz eraso egin zion bikotekide ohiari, Batzar Nagusien kalean.

Polizia-iturrien arabera, erasotzailea biktima sastakatzen saiatu zen behin baino gehiagotan. Emakumea eskuekin defendatu zen, eta, ondorioz, hainbat labankada jaso zituen besoetan.

Lakuako hainbat bizilagunek erasotzailea geldiarazi zuten; gizona atxiki egin zuten, eta, ondoren, 092 telefonora deitu. Udaltzaingoaren patruilak eta anbulantziak berehala agertu ziren Batzar Nagusien kalean. Lehenengoek erasotzailea atxilotu zuten, eta bigarrenek ospitalera eraman zuten emakumea, besoetako zauriak artatzeko; biktima arriskutik kanpo dago.

Gaua Agirrelandako polizia-etxean igaro ostean, ustezko erasotzailea astelehen honetan —edo asteartean, beranduenez— eramango dute Emakumearen aurkako Indarkeriaren Gasteizko Epaitegira. Hilketa saiakera leporatu diezaiokete, eta epaileak erabakiko du aske gelditu ala espetxera joango den.


Sexu Erasoak kanalean gehiago
2026ko irailaren 2
Adriana Muñoz, Guatemalako Otrans erakundeko kidea
"Demokraziak emakume transak ahazten jarraitzen du"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...