“Robert Capa euskalduna”-ren argazki argitaragabeak sareratu ditu Haritz Rodriguezek

  • Haritz Rodrigez kazetari donostiarrak inoiz argitaratu ez ziren Gerra Zibileko argazkiak zintzilikatu ditu bere blogean.


2014ko otsailaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Gudari ezezaguna, 1936 (Argazkia: Miguel cañizal)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Tokitan.tv-n daude ikusgai Rodrigezen osaba-zaharrak, Miguel Cañizalek, ateratako argazkiak. Kirikiño eta Ibaizabal batailoietako kapilauen kapitaina izan zen Cañizal.

Rodrigez kazetari eta bloglariaren familiak 36ko Gerra bertatik bertara bizi izan zuen: aitaren aldeko aitonak CNTko “Talleres de la Guerra” batailoian borrokatu zuen; amonaren anaiek Bakunin batailoian; eta amaren aldeko aitona eta bere anaiak berriz Amuategi batailoiaren parte izan ziren. Denek Eusko Gudarostean batu zituzten indarrak.

“Gure familian Robert Capa bat izan genuen”, dio kazetariak, Miguel Cañizal aitona-zaharrari erreferentzia eginez. “Etxean esan zidaten bazeudela Miguel aitona-zaharrak ateratako argazkiak. Amama eibartarrak ganbaran gordeta zituen, eta aitari oparitu zizkion azkenean”, azaldu du Rodrigezek.

Robert Capak gerra hartan ateratako argazkiak mundu osoan dira ezagunak, baina ez hargatik bakarrak. Euskal Herrian ere izan zen Gerra Zibila erretratatu zuenik: Indalecio Ojanguren "Kajoitxu" mendizale eibartarra da ezagunena.

Kajoitxu eta Cañizal adinkide eta herrikide izan ziren. Elkar ezagutuko zuten seguru, baina horretaz gain, Ojangurenen argazki esanguratsuenetako batean Isaías Cañizal Miguelen anaia ageri da, sufragio unibertsala lortuta Estatutuaren bozketan, hautes-mahaian datuak hartzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1936ko gerra
2025-03-19
Hwei-Ru Tsou. Brigadista txinatarrak xede
"Batera gogoratzen ditugu Gaza eta Gernika!"

2025-03-05
1936ko Gerrako Haurrak
Bidaia itxi gabea

Eguneraketa berriak daude