36ko gerrako errepresaliatuen omenezko webgunea sortu dute Donostiako Udalak eta Aranzadik

  • 'Donostia 1936-1945' webguneak Espainiako gerran zehar Donostian gertatutako giza eskubideen urraketak eta donostiarrek hiritik kanpo jasotakoak biltzen ditu.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 03an - 09:20

Donostiako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak ‘Donostia 1936-1945’ izeneko webgunea sortu dute, Espainiako gerran errepresaliatutako 7.000 pertsonei buruzko informazioarekin. Giza eskubideen urraketen inguruan Euskal Herrian aurkeztu den datu baserik osatuena da, eta urte horietan zehar erailak, espetxeratuak eta jazartuak izan ziren herritarren memoria bizirik mantentzea du helburu.

Aranzadi elkarteak bildu ditu pertsona horiek guztien datuak, bi urtez 6.000 dokumentu pertsonal eta ofizial baino gehiago aztertu ostean. Dokumentu horiek webgunean bertan kontsultatu ahal izango dituzte herritarrek: argazkiak, bideoak, espetxeetako fitxak, dokumentazio pertsonala, eskutitzak, marrazkiak…

Webgunearen aurkezpen ekitaldian, egitasmoaren sustatzaileek nabarmendu dute “horrelako lana amaitutzat ematea ezinezkoa dela”, azaleratu beharreko kasu gehiago daudela gogoratuz. Hori dela eta, errepresaliatu gehiagoren memoria bermatzeko helburuarekin proiektuak irekita jarraituko duela adierazi dute, lan horretarako biktimen eta biktimen senideen kolaborazioa ezinbestekoa izango dela azpimarratuz.

Albiste hau Irutxuloko Hitzak argitaratu du eta hedabide horren baimenarekin ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1936ko gerra
1936ko Otxandioko bonbardaketaren pilotuari demokrazian emandako kondekorazioak kenduko dizkiola agindu du Espainiako Gobernuak

Ángel Salas Larrazabal militar frankista urduñarrak gidatzen zuen hegazkinak bonbak bota zituen Otxandioko Andikona plazan zibilen aurka, 1936ko uztailaren 22an. Gutxienez 61 herritar hil ziren. Frankismoan hainbat kargu militar eta politiko izan zituen, eta 1991n... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


Missak Manouchianen lorratza
Euskal partisano komunistak nazien kontra

Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude