3.000 nafarrek pairatu zuten frankismoaren ondasunen lapurreta

  • Memoriaren Institutuak Nafarroan frankismoaren errepresio ekonomikoa pairaturiko pertsonen errolda aurkeztu du. Errolda horrek Erantzukizun Politikoen Auzitegiak 1936tik 1966ra espedientaturiko 1.086 pertsonaren datuak biltzen ditu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko irailaren 02an - 07:36
Azken eguneraketa: 09:46

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak 1936tik 1966ra errepresio ekonomikoak Nafarroan eragindako pertsonen behin-behineko errolda aurkeztu du. Bertan, Foru Komunitatean bizi diren 1.012 gizon eta 74 emakumeren aurka Ondasunen Konfiskaziorako Probintzia Batzordeak eta Nafarroako Erantzukizun Politikoen Eskualde Auzitegiak hasitako espedienteen datu pertsonalak eta gertaera nagusiak jasotzen dituzte.

Txostenaren aurkezpenean kontseilariak adierazi zuenez, errolda honekin “Nafarroako Gobernuak beste urrats bat eman du memoriaren politika publikoen konpromisoan, erregimen frankistak zigorrik gabe gauzatutako giza eskubideen bortxaketa larrien biktimen egiarako eskubideari dagokionez”.

“Zerbitzurako kontsulta-tresna garrantzitsua izan nahi du, bai 36. urtean matxinatuen indarkeriaren inguruan ikertzen dutenen artean, bai, batez ere, jurisdikzio desberdinek bidalitako pertsonen familietan ere”.

Olloren arabera, “beste behin ere, gordin-gordinean erakusten du nola jardun zen frankismoa garaituekin, enbargo, zehapen eta izapide motelen bidez, eta zigor larriak ezarri zizkien jada beste errepresio mota batzuk jasan zituzten ehunka pertsonari”.

Kontseilariak, gainera, Memoria Demokratikaoren Lege proiektua izan zuen hizpide: “Aukera paregabea da Erantzukizun Politikoetako Auzitegien kondenak eta zigorrak baliogabetzat jotzeko, eta, horretarako, irtenbide ekonomikoak diseinatu behar dira, norberaren aitorpenaren eta konponketaren eremuan soilik geratuko ez direnak”, adierazi zuen.

Era berean, errepresio mota horretako moduren bat jasan dutela egiaztatzen duten agiriak gordetzen dituztenei dei egin die Nafarroako Memoriaren Institutuarekin harremanetan jar daitezen, inm@navarra.es helbidearen bidez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Otxandioko sarraskitik 88 urte betetzen diren egunean, EH Bilduk mozioa aurkeztu du Senatuan Angel Salas Larrazabali kondekorazioak kentzeko

Otxandioko bonbardaketaren erantzule nagusietako bat da Angel Salas Larrazabal urduñarra. Hortaz, herritarren aurka Euskal Herrian eginiko lehen bonbardaketan parte hartu zuen.


Krabelin gorriz jantzi dute German Rodriguezen hilarria

German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.


Corellako karriketan ikur frankistak azaldu direla salatu du Zurekin Nafarroak

Migratzaile familia batek irekitako denda baten aurrean ikur frankistak jarri dituztela salatu du Zurekin Nafarroa ezker koalizioak. Fiskaltzari eraman dizkiote datuak, gorroto delitu bat egon daitekeelako pankarta horren atzean.


Igari eta Bidankoze arteko errepidea eraiki zuten frankismoaren esklaboei omenaldia egin diete

1939 eta 1941 bitartean Igari eta Bidankoze arteko errepidea eraikitzera behartu zituzten frankismoaren 2.400 esklaboak omendu zituzten larunbatean, Igariko gainean. Errepresaliatu antifaxista haien memoriak gure bidea izan behar duela aldarrikatu zuten omenaldia antolatu zuen... [+]


2024-06-12 | Iñaki Murua
Nondik gatoz eta nora goaz?!

Egin gintuztenen eta geure borondatearen kontra eraiki nahi izan zigutenen oinarria berriro ere indar berritzen ari ote den nago.

Eskolako Kontseiluaren izenean honako baldintza hauek jartzen zitzaizkien, gerraostean, gure herrietara maistra lanera zetozenei, derrigorrean... [+]


Jesús Carrera, frankistek torturatu eta fusilaturiko buruzagi komunistaren bizitza pantailara

Hari buruzko aipamenik apenas iritsi zaigu historia liburuetan, baina Jesús Carrera Olascoaga (Hondarribia 1911 – Alcala de Henares 1945) Espainiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusi izatera iritsi zen. Frankistek atxilotu, torturatu eta fusilatua, bere... [+]


Cuelgamuroseko indusketetan eskuin muturraren presio eta sabotaiak salatu dituzte auzitegi-medikuek

Madrilgo Cuelgamurosen, Erorien Harana deituriko monumentuan arkeologoak egiten ari diren indusketetan etengabe ari dira jasaten eskuin muturreko jendeen presioa, hala adierazi du Pako Etxeberria auzitegi-medikuak. Egunotan, biktima errepublikarren senideek bisitatu ahal izan... [+]


Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Urduñako espetxe frankistatik identifikatutako bederatzigarren pertsonaren gorpuzkiak, bere senideen eskuetan

Francisco de la Cruz Orellanaren gorpuzkiak identifikatu ditu Gogora Institutuak, eta bere senideen eskuetan utzi ditu. 


Eguneraketa berriak daude