2.500 langile dituen Gureak Industrial enpresak itxi egingo du

  • ELA, LAB, CCOO sindikatuek eta enpresako zuzendaritzak 2.500 langileri eragingo dien lana aldi baterako erregulatzeko txostena adostu dute.


2020ko martxoaren 24an - 07:18
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Martxoaren 23an eman du ELAk albistea jakitera, eta adierazi duenez, "kolektibo hau bereziki zaurgarria da koronabirusaren aurrean, kutsatzeko arriskua handitzen duten patologiak baititu".

Lana aldi baterako erregulatzeko txostena onartzen bada, langileek langabezia sari berezia jasoko dute etenaldiak irauten duen bitartean, eta sindikatu eta enpresaren artean lortutako akordioak jasotzen du Gureak taldeak sari hori langileen ohiko soldataren %100 izan arte osatuko duela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude