2023ko Tourra: nazio bezala ez dugu ikusten euskal ordezkaritza baten beharra Tourrean

  • Ez zen zuzenago izango nazio-bisio ikuspuntu batetik Euskal Herriak nazio bezala erreferentziako talde bat edukitzea Tourrean, nahiz Tourra Soriatik irten. Ba, berriro ere, Euskal Herria Txirrindularitzaren munduko erakustokian euskal ordezkaririk gabe.

     


2019ko urriaren 9an - 09:08
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kuriosoa ere bada gure herrian gertatzen dena. Euskadi-Murias proiektua orain dela bi aste amaitu zela komunikatu ziguten. Jon Odriozola zuzendari ohiak bost urte hauetan lana ondo egin zutela eta pena bat izan zela proiektuaren amaiera komentatu zuen komunikabideetan. Eta, orain dela urte batzuk Euskatel-Euskadi proiektua amaitu zen. Gainera, errealitatea da Euskal Herria bezalako Estatu edo nazio gutxik eduki dutela Tourrean Euskal nazioak eduki duen presentzia munduko erakusleiho horretan euskal taldeek parte hartu dutenean. Eta, orain, berriro ere Eusko Jaurlaritzak dirutza gastatuko du 2023ko Tourreko etapak antolatzen. Baina, Euskal Herriak ez du presentziarik edukiko nazio bezala 2023ko Tourrean. Gutxienez, kuriosoa gurea. Estatu batek Tourrarekin kolaboratzen duenean Estatu horrek mundu globalizatu honetan presentzia edukitzeko arazorik ez duelako gertatzen da.

Hau da, herrialde batek Frantziako herrialdearekin kolaboratzen du txirrindularitza bidelagun duela. Baina, hemen, dirudienez, gauzak aldrebes egiten ditugu. Euskal Herria Tourreko etapa amaiera edo hasiera izan daitekeela frogatu nahi dugu mundu mailan. Baina, nazio bezala ez dugu ikusten euskal ordezkaritza baten beharra Tourrean. Kuriosoa gurea, batez ere, abertzale ikuspuntutik begiratzen badugu. Euskal Herrian atzera pausoak ematen ere abilak garela esango nuke, lehen euskal taldeak Tourrean, orain ez dago euskal talderik Tourrean.

Hori horrela izan ez dadin politikagintzan nazio ikusmen bat edukitzea ez legoke txarto. Adibidez, 1936ko urtean Eusko Jaurlaritzak futbol selekzioa sortzeko eduki zuenaren modukoa. Nahiz, orduan, adibidez, San Mames berririk, nahiz Erreale futbol zelairik… ez eduki.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude