Filipinen ondoren Hong Kong da Txinako mugetatik landa koronabirusak heriotza eragin duen bigarren herrialdea. 2019-nCoV epidemiak dagoenekoz 20.000 lagun baino gehiago kutsatu ditu, horietatik 427 hilez. Munduko Osasun Erakundeak erreakzioak baretzeko deia egin du, birusarena orain arte pandemia ez dela ohartaraziz, baina gero eta gehiago dira Txinarekiko harremanei hesiak ezartzen hasi zaizkien herrialdeak. Britainia Handiak bere herritarrei eskatu die Txinatik irteteko ahal baldin badute.
Txinan handitzen ari den biktima kopuruaz landa, bere mugetatik at Hong Kongen lehenbiziko heriotza eragin du 2019-nCoV izurriteak, 39 urteko gizonezko bat berrikitan Wuhanen –epidemiaren epizentroan– izana. Antza denez, birusa harrapatu aurretik ere bestelako osasun arazoak bazituen, gaixotasun berriari aurre egitea zaildu diotenak. Txinako mugetatik kanpo hil den bigarrena izan da, lehenbizikoa Filipinetan gertatu zen, Wuhandik iritsitako pertsona bat hura ere. Hong Kongek Txinarekiko bere muga-pasabide gehienak itxita dauzka geroztik.
Johns Hopkins Zientzia eta Sistemen Ingeniaritzarako Zentroaren mapa interaktiboak gaurko –otsailak 4 asteartea, 13:30ean– eguneraketan adierazten duenez, 20.679 dira orain arte 2019-nCoV koronabirusaz mundu osoan diagnostikatutako kasuak, gehienak Txinan, 20.400 pertsona baino gehiago. Heriotzei dagokienez, 427 hil ditu izurriteak denetara, aurretik aipatu biak ez beste guztiak Txinan, gehienak Wuhan hirian eta bere eremua den Hubei probintzian. Hemengo 56 milioi biztanleak mundutik isolatuta daude urtarrilaren 23az geroztik.
Gainerakoan, kutsatutako jendeak dauzkaten herrialdeak gero eta gehiago dira munduan: Hong Kong (14), Japonia (20), Thailandia (19), Singapur (18), Hego Korea (15), Australia (12), AEB (11), Taiwan (10)... Europan, Alemanian 10 pertsona kutsatu atzeman dituzte, Frantzian 6 eta Espainian bat, besteak beste.
Munduko Osasun Erakundeak gaur deklaratu duenez, kezkagarria izanik ere oraindik ezin da esan 2019-nCoV birusarena pandemia bihurtu denik:
VIDEO: The head of WHO's Global Infectious Hazard Preparedness division says that the outbreak of the deadly novel #coronavirus, which has spread from China to two dozen countries, does not yet constitute a "pandemic" pic.twitter.com/YKuEh5IEbN
— AFP news agency (@AFP) February 4, 2020
Hala ere, zenbait herrialdek beren herritarrei eskatu diete Txinako Hubei probintziara ez joateko eta Txinako beste edozein lekutan daudenei ere ahal bezain azkar irteteko; hala egin du, esaterako, Britainia Handiko Gobernuak:
#China The FCO continue to advise against all travel to Hubei Province and against all but essential travel to the rest of mainland China (not including Hong Kong and Macao). If you’re in China and able to leave, you should do so. Read more: https://t.co/wiPVxuVhrR pic.twitter.com/3lijYhRHqW
— FCO travel advice (@FCOtravel) February 4, 2020
Txinan bertan, Wuhan hirian izurriaz diagnostikatutako herritar gehienak eraman dituzte joan den astean abiada bizian hutsetik eraikitako 1.000 gaixorentzako kabiera duen ospitale berrira:
Newly-built Huoshenshan (Fire God Mountain) Hospital in Wuhan receives the first batch of #Coronavirus patients https://t.co/vqv7tkaC0t pic.twitter.com/qBwQ568y9k
— China Xinhua News (@XHNews) February 4, 2020
Wuhaneko agintariek aurreratu dute 1.500 ohe edukiko dituen ospitale berri bat berehala eraikiko dutela. Baina, bitartean, albiste nahasiak zabaltzen dira hiri hartatik, mediku zerbitzuen zain kezkatuta dauden herritar gaixoek sare sozialetatik hedatuak:
British based tutor Muying Shi sits in quarantine in a China hospital with #coronovirus - unable to see her dying mum 3 miles away. https://t.co/zPvxISmv5T
— Grace Macaskill (@storyforgrace) February 1, 2020
Izurritearen eragin ekonomikoari dagokionez, astelehenean Txinako burtsak nozitu zuen azken bost urteotako jaitsierarik nabarmenena (%8) baina asteartean akzio salmentak normalizatua zirudien. Burtsak bezala petrolioaren prezioak ere behera egin zuen astelehenean; lehendik zeraman jaisteko joera areagotuz, astelehenean Brent upela urte hasieran baino %18 merkeago ordaintzera iritsi ziren.
Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]