1970eko hamarkadako Iruñeko langile mugimenduko fabrikarik borrokalarienen mapa interaktiboa sortu dute

Imenasa lantegia Donibane eta Ermitagaña auzoetan, 1973ko irudi batean. (Argazkia: Iruñeko Udal Artxiboa)

2023ko ekainaren 02an - 11:22
Azken eguneraketa: 13:41
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Edurne Turrillas Bueno NUPeko Historiako eta Ondareko Graduko ikasleak eta Nafarroako Oroimen Historikoaren Dokumentazio Funtseko (NOHDF) ikertzaile taldeak sortu dute mapa interaktiboa. Mapan, fabrika bakoitzari buruzko informazioa ematen da: argazki bat eta kokalekuari eta sektoreari buruzko datuak. Txostenean, bestalde, lantegi horietako bakoitzaren fitxa bat jasotzen da, baita haren kokalekuaren analisi bat eta frankismo berantiarreko eta trantsizioko lan gatazketan izandako eraginarena ere.

Lan horren helburua frankismo berantiarreko langile mugimenduko fabrika eta enpresa nagusiak mapa batean kuantifikatzea eta identifikatzea izan da, eta gaur egun espazio horiei eman zaien erabilera aztertzea. NUPeko Imanol Satrustegi Andrés, Izaskun Rodríguez Villar eta Nerea Pérez Ibarrola ikertzaileek ere hartu dute parte proiektuan.

Garapen industriala eta lan gatazkak

Egileek azaldu dutenez, 1950eko hamarkadatik aurrera, Iruñerrian garapen industrial izugarri handia gertatu zen, eta, horren ondorioz, dozenaka fabrika berri eraiki ziren. Hain zuzen ere, fabrika berri horiek izan ziren 1960ko hamarkadaren amaierako eta 1970eko hamarkadako lan gatazken agertoki nagusia.

“Nolanahi ere –diote ikerlariek–, 1980ko eta 1990eko hamarkadetako birmoldaketa-prozesuen ondoren, haietako asko itxi edo lekuz aldatu zituzten, eta beste batzuk multinazionalek erosi zituzten. Horrela, ahantzi egin da fabrika eta enpresa haien historia, baita haietan lan egin zuten pertsonena ere”.

Lan horretan jasotako 32 fabrika eta enpresetako batzuk honako hauek dira: Imenasa, Matesa, Industrias Esteban, Frenos Iruña, Magnesitas, Papelera de Navarra, Motor Ibérica, Torfinasa, Union Carbide, Norton, Mocholí, Mina, Pamplonica, Inquinasa, Bendiberica eta A.P. Ibérica.

Lanaren egileak, ezkerretik eskuinera: Izaskun Rodríguez, Edurne Turrillas eta Imanol Satrustegi. (Argazkia: NUP)

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Magda Oranich i Solagran
“Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura”

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


Mirentxu Loyarte hil da, euskal zinemagile aitzindaria

Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


Tamainak garrantzia duenean

Duisburg (Germaniako Erromatar Inperio Santua), 1569. Gerard De Kremer (1512-1594) geografo, matematikari eta kartografo flandriarrak, Gerardus Mercator izen latinizatuaz ezagunak, proiekzio kartografiko berri bat diseinatu zuen. Proiekzio mota zilindrikoa zen, ekuatorearekiko... [+]


Vikingoak eta musulmanak tratuan

Bedale udalerrian (Yorkshire, Ingalaterra) altxor bikingo bat aurkitu zuten 2012an. Archaeometry aldizkarian argitaratu dutenez, berriki altxor horretako zilarrezko piezak aztertu dituzte. Zehazki, berunaren eta oligoelementuen isotopoak aztertuz, zilarraren jatorria zein den... [+]


Arrazakeria, eskuin muturrerantz arrastatzen gaituen korronte zabala

Europan eta munduan arrazakeria gora doa, eta Euskal Herria ez dago joera horretatik salbu. Egun, herritarrak eta jendarteak eskuin muturraren baloreak bere egiteko bide nagusietakoa da arrazakeria. Arazoaren larritasunari tamaina hartzen saiatu gara, eta aztertu ditugu zenbait... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Eguneraketa berriak daude