Hamabost eraso salaketa jaso dituzte Laudioko fisioterapeutaren kasuari lotuta, eta ehunka izan daitezkeela kalkulatu du Mugimendu Feministak

  • Dozenaka lagun batu dira igandean Laudioko Herriko plazan, Ez zara fisioa, erasotzailea zara lelopean. 


2024ko abenduaren 30ean - 16:30
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

'Euskal Herriko Salaketak' Instagram kontuaren bidez salatutako Laudioko fisioterapeutak “urte asko daramatza erasotzen bere oraingo kontsultan zein Laudion lehen zuen beste kontsulta batean ere”. Hala salatu du Laudioko Mugimendu Feministak gaur eguerdian Herriko plazan eginiko elkarretaratzean. 

Nabarmendu dutenez, 15 salaketa jaso dituzte azken bi asteetan, eta “duela 15 urte baino gehiagoko erasoak” ere plazaratu dira. Gauzak hala, gaurko mobilizazioaren deitzaileek kalkulatzen dute “ehunka” izan daitezkeela kasuak, “inpunitate osoz eta inolako disimulurik gabe eragindakoak”.

Erasoetako batzuen nolakotasuna ere azaleratu dute elkarretaratzean zabaldutako irakurketa zabalean: “Ohatilan biluzik edukitzea lepoa tratatzeko, ohatilan etzanda zauden bitartean ezpain-ertzetan musuak ematea, besarkadak, tokiz kanpoko ukituak abisurik eta baimenik gabe, pedorretak tripan, ‘zein gustura nagoen hemen zurekin’ bezalako esaldiak, edo ondeste-ukituak egiteko etengabeko gonbidapenak, poliziak esatea ea ziur zauden salaketa jartzearen inguruan, ‘zure hitza izango delako berearen kontra’, edo, azkenean salaketa jartzen duzunean, bere abokatuak esatea ‘gustuko ez baduzu ez joateko fisiora’ eta jakin behar dela gauzak ezberdintzen norbaiti ezer leporatu aurretik”.

Horren aurrean, Mugimendu Feministako kideek “babesa” eskaini eta “eskerrak eman” nahi izan dizkiete modu anonimoan salatzen ari diren pertsona guztiei. “Sareak horretarako daudelako, eta behingoz bada ere, guk nahi dugun moduan erabiltzen ari gara, guk nahi eta behar dugun horretarako”. 

Horri lotuta, baieztatu dute jakin izan dutela kasu batzuetan erasoak jaso dituzten emakumeek poliziarengana jo dutela salaketa jartzera, baina kritika egin diete horrelako kasuak soilik komisarian salatu daitezkeela esaten dutenei: “Denok zuen egunerokotasunean ahoa ACAB letrekin betetzen duzuen arren, gero ez dugu inolako erreparorik indarkeria jasan duten emakumeak poliziarengana bidaltzeko. Pentsatu horretan”. 

Mugimendu Feministak baieztatu du jakin izan duela kasuetako batzuk polizian salatu direla, baina kritika egin die horrelako erasoak soilik komisarian salatu daitezkeela esaten dutenei.

Kasu gehiago

Mugimendu Feministako kideek nabarmendu dute askoz eraso gehiago daudela oraindik azaleratzeke, bai fisioterapeutaren auziari zein bestelako kasuei lotuta ere: “Askotan esan dugu, baina ez gara errepikatzeaz nekatuko: herriko espazio anitzetan jasaten ditugu erasoak egunerokotasunean, tabernetan, kirol klubetan, bilera pribatu zein instituzionaletan, eskoletan, etxean… eta kasu gehienetan, fisio honen kasuan bezala, herrian ezaguna izaten den kontua da, ‘secreto a voces’ deitzen dugun hori, baina ez ahaztu: Denok baldin badakigu, orduan ez da sekretu bat”. 

Kasu konkretuak ere aipatu dituzte: “Herri honetako gizon askok baimenik gabe bidalitako emakume biluzien argazkiak zabaltzen diren taldeetan parte hartzen dute oraindik, izan WhatsApp, Instagram edo Telegrameko taldeetatik. Herri honetako gizonek lanean, kuadrillan edo kirol gunean komentario matxista, arrazista, lodifobo, homofobo edo transfoboak egiten dituzten beste gizon batzuk dituzte inguruan, baina liskarra sortzen duena ez izatearren, isildu egiten dira”.

Horren aurrean, egoera horiei kontra egiteko deia luzatu diete gizonei, eurek egiten ez badute erasotuek egiten jarraitu beharko dutela argudiatuta; eta deia zabaldu dute  “gai horien inguruan egunerokotasunean hitz egiteko”. 

Salatzeko gonbita

Gogorarazi dutenez, kasu gehiago salatzeko aukera dago 'Euskal Herriko Salaketak' Instagram kontuaren, Laudioko Mugimendu Feministaren sare sozialen edota Labur.eus/ezisildu galdetegi anonimoaren bidez. Horretarako gonbita luzatu diete “hitz egiteko prest” dauden pertsonei, “egoera honen dimentsioa azaleratzen laguntzeko helburuarekin”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Artziniegako Mugimendu Feministak salatu du aurreko asteburuko ospakizunetan eraso matxista ugari gertatu zirela

Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.


Sexu erasoak "kopuruz eta intentsitatez handitu" dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


"Intentsitate altuko" bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


71 urteko espetxe zigorra ezarri diote Hondarribiko surf irakasle bati, 11 adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita

2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]


Algortan izandako taldeko sexu-eraso baten ustezko egileetako bat atxilotzeko agindua eman dute

Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]


Laura Macaya
"Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei"

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


"Intentsitate handiko" bi sexu eraso erregistratu dituzte Iruñeko sanferminetan

Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]


2025-07-14 | ARGIA
Sanferminak “nahi bezala gozatzeko eskubidea” aldarrikatu dute Iruñean, ostiraleko sexu erasoa eta gero

Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]


Gizon bat atxilotu dute Iruñean bi adin txikikori sexu erasoak egitea eta hirugarren bat bahitzen saiatzea leporatuta

Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.


2025-07-08 | Gedar
Tolosaldean, adin txikiko neska bat modu jarraituan bortxatu du 71 urteko gizon batek

2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.


Zuberoako Chaumes gasnategian eta Iratiko Txaletetan sexu erasoak jasandakoei babesa erakusteko dinamika abian da

Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]


2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Eguneraketa berriak daude