"Nafarroako elikadura burujabetzaren aldeko mugimendua" osatzen duten 140 eragilek manifestua sinatu dute eta Nafarroako Landa Garapen eta Ingurumen kontseilari Jose Mari Ayerdirekin bildu dira manifestuaren aldarrikapenak helarazteko: helburua, Nafarroan nekazaritzaren eta abeltzaintzaren desintentsifikazioa sustatzea da. Besteak beste, abeltzaintza industrialari moratoria ezartzea eta 2030erako ekoizpen intentsiboa %50 txikiagoa izatea. Nekazaritza sektoreko mobilizazioez, zera adierazi dute: "Egoera hori azken hamarkadetan mundu osoan aplikatutako politika neoliberalen, merkataritza askearen eta globalizazio ekonomikoaren ondorio da. (...) Orain, inoiz baino gehiago, beharrezkoa da nekazaritza eta elikadura politiken norabidea aldatzea eta elikadura burujabetzan oinarritutako eredu baten aldeko apustua egitea".
Nafarroan nekazaritza sektorea –bereziki txikiena eta iraunkorrena– "desagertzeko bide kezkagarrian" ikusten du elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduak, eta beste arazo hauek ere seinalatu ditu: "Gero eta esku gutxiagotan kontzentratzen ari dela, errentagarritasun falta dutela, eta nekazaritza eta abeltzaintza intentsiboa areagotzen ari direla". Horren aurrean batu dira azken urteetan 140 eragile mugimendu honetan: Nafarroako ekoizleen hainbat elkarte, hala nola Belardi, Habelarte, Plazara!, Etxalde, Bizilur Nafarroa, Hazialdeko edo Ekoalde, ELA edo LAB sindikatuak, Landare bezalako kontsumitzaile elkarteak, ingurumen erakundeak, ekologistak, lurraldearen aldekoak, hainbat udal eta kontzeju.
Duela hiru urte parte-hartze prozesu bat egin zuten eta hortik osatu zuten Nafarroan elikadura burujabetzaren aldeko Manifestua. Honen helburua, Nafarroan nekazaritzaren eta abeltzaintzaren desintentsifikazioa sustatzeko proposamenak egitea da, nekazaritza- eta elikadura-politiketan zentratuta, eta bereziki administrazio publikoei zuzenduta, bai Nafarroa mailan, bai maila lokalean. Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduak azaldu duenez, "mobilizazio testuinguru honetan, mugimenduaren ordezkari den batzorde bat Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilari Jose Mari Ayerdirekin bildu da, Manifestua emateko eta aldarrikapen nagusiak azaltzeko".
Manifestuak planteatzen dituen neurriek, "eskala txiki-ertaineko eredu jasangarri, dibertsifikatu eta agroekologiko baterako trantsizioa" sustatzen dute, "lehentasunez tokiko merkaturatze eta kontsumora bideratua, ekoizleentzako eta kontsumitzaileentzako bidezko prezioak izango dituena; kutsadura eta plagizidak murriztu eta larrialdi klimatikoari aurre egiten lagunduko duena; ekoizle txikiei lagunduko diena; burokrazia arinduko duena eta familiako nekazaritza-sektorearen eta landamunduaren desagerpena geldiaraziko duena".
Egungo elikadura-sistema eraldatzeko 60 proposamen/aldarrikapen baino gehiago egiten ditu manifestuak, eta hauek nabarmentzen dira:
- Abeltzaintza industrialari berehala moratoria bat ezartzea: ez ustiategi berririk, ez egun daudenak handitzerik, eta abeltzaintza ekoizpen intentsiboa pixkanaka murriztea, 2030ean egungoa baino %50 txikiagoa izatera iritsi arte.
- Hemendik 2030era bitartean, pestiziden, ongarri kimikoen eta antibiotikoen erabilera %50 murriztea, Europako Etxaldetik Mahaira Estrategiak ezartzen duena betez, eta pixkanaka ekoizpen ekologikora aldatzea lurraren %25era iritsi arte, betiere eskala txikiko ekoizpenak eta Nafarroako
biztanleen kontsumorako direnak lehenetsiz.
- Aholkularitza, prestakuntza, akonpañamendua eta laguntza, ustiategi industrialak desintentsifkatzeko, betiere nekazaritza eta abeltzaintza agroekologiko baterantz transizioa eginez, eta hau lagunduko duen aurrekontu eraginkor bat finkatzea, NPBko diru laguntzak helburu horrekin
birrantolatuz.
- Ur-aztarna txikia duten nekazaritza- eta abeltzaintza-ereduak babestea eta sustatzea, hala nola lehorreko eredu tradizionalak edo abeltzaintza estentsiboa, ureztatze irrazionala geldiaraziz.
- Higiene- eta osasun-araudia eskala txikiko ekoizpenetara egokitzea.
- Tokiko ekoizpenen erosketa publikoa (eskolak, ospitaleak…), batez ere txikiak, familiarrak, irizpide ekologiko eta sozialen arabera egina.
Errentagarritasun faltak nekazaritzaren sektorean mobilizazio handiak eragin ditu azken asteetan. Horien aurrean, zera adierazi du Nafarroako elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduak: "Aspalditik ari gara salatzen herrialde guztietan gertatzen ari dena: egoera hori azken hamarkadetan mundu osoan aplikatutako politika neoliberalen, merkataritza askearen eta globalizazio ekonomikoaren ondorio dela. Horietan dago gakoa eta erantzukinuna, horiek dira tokiko biztanleentzako elikagaiak ekoizteari utzi eta agronegozioak kontrolatutako merkatu global espekulatibora bideratutako salgaiak ekoiztearen erantzuleak; horien ondorioz, nekazariak mundu osoan etengabe desagertzen ari dira, eta bizitza (eta lurrari lotutako nekazaritza) ahalbidetzen duten baliabide naturalak suntsitzen ari dira, hemen zein planeta osoan".
Horregatik guztiagatik, mezu hau zabaldu dute: "Orain, inoiz baino gehiago, beharrezkoa da nekazaritza eta elikadura politiken norabidea aldatzea eta elikadura burujabetzan oinarritutako eredu baten aldeko apustua egitea eta tokiko nekazaritza eta elikadura sistema justuak eta iraunkorrak sortzen indarra jartzea, egun bizi dugun nekazaritza, landa eremu, gizarte, ingurumen eta larrialdi krisiari aurre eginen diona eta bizitza erdigunean jarriko duena. Politika hauek norabide bereko merkataritza politikez lagunduak izan behar dute, merkataritza askeko negoziazio denak geldituz (Mercosur, Zeelanda Berriarekin ituna, e.a.) eta merkatuak erregulatuz, nekazariek ekoizpen prezio justuak izan ditzaten eta ekoizpen kostuen azpitik saltzea debeka dezaten".
Landa eremuaren eta hiriaren arteko aliantzak eraikitzearen beharra azpimarratu dute, "hain beharrezkoa dugun transizio agroekologikoa egiteko. Izan ere, elikaduraz hitz egiten ari gara eta honek herritar guztiak interpelatzen gaitu".
Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duelarik hainbat ikastetxe eta zonaldetan sukaldeak jarriko dituztela, EHIGE gurasoen federazioak dio gaur egun catering-enpresen esku dauden eskola-jantokietako eredua bera aztertzea eta bestelako kudeaketa bat bultzatzea dela... [+]
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
Intxaurrondoak ekainean emango du bere fruitua. Lan bikaina egin du, esfortzuak merezi izan du. Lehen beroaldiekin zirkulazioak eta bihotzak zaintza bereziak behar dituzte. Garrantzitsua da hidratazioa mantentzeko neurriak hartzea –ura, infusioa eta saldak– eta fruta... [+]
Uda da sasoirik oparoena baratzean. bai, behintzat, udaberrian ereintza eta landaketa lanak egin badira. iazko uda ez dadila errepikatu desio dute elikagaiak lurrean eta zeruari begira lantzen dituzten laborariek. Izan ere, batez beste %45 uzta txikiagoa jaso zuten. Datu hori... [+]
Aurten ez dut aparteko ilusiorik San Ixidro egunerako. Ez dut girorik aurkitzen. Ingurura begiratu eta giro ospela. Burua lanean jarri behar izan dut epeltasun bila, eta hara non, azaldu zaizkit gure gazten zain hilabeteak daramatzaten lagunen irribarreak. Bihotza epelxeago dago... [+]
Espainiako Gobernuak Eskola Jantokien inguruko Errege Dekretua atera berri du, Euskal Herri Hegoaldeko eskola jantokien kudeaketan eragingo duena. Spoiler: elikadura sistema osasuntsu eta jasangarri bat garatzeko inolako asmorik erakusten ez duen dokumentua da.
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]