12 urtez azpikoentzat garraio publikoa doakoa izango da EAEn

  • Garraio publikoa dohainik erabili ahal izango dute 12 urtetik beherako EAEko haurrek. Administrazio gehienek babestu dute neurria, eta datorren urteko urtarriletik aurrera sartuko da indarrean.


2024ko urriaren 31n - 08:10
Euskotren
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

EAEko Garraio Agintaritzak bilera egin du asteazkenean Gasteizen eta parte hartu duten administrazio publiko gehienak, haurrek 12 urte bete arte autobus, tren eta tranbietako bidaiak doan izatearen alde agertu dira. Gaur egun, oro har, 6 urte bete arte aplikatzen da neurri hori.

Doakotasuna 12 urtera arte zabaltzeko erabakia beharrezko neurria dela adierazi du Mugikortasun Jasangarriaren sailburu eta EGAko presidente Susana García Chuecak. "Garraio publikoa klima-aldaketaren aurkako borrokaren ardatzetako bat da, eta doakotasunak garraioa txikitatik erabiltzera animatzen gaitu, txikitatik ohitura arduratsuak sortuz, eta, aldi berean, familien ekonomiak arintzen ditu", adierazi du sailburuak. Eman dituzten datuen arabera, neurriak eragin zuzena izan dezake EAEko 130.362 haurrengan eta haien familiengan —21.955 Araban, 65.025 Bizkaian eta 43.382 Gipuzkoan—.

Eusko Jaurlaritzak 2025eko urtarriletik aurrera ezarriko du neurri hori Euskotrenek erabiltzen dituen garraiobideetan, hala nola Gasteizko eta Bilboko tranbietan eta Bilbo eta Hendaia arteko trenbideetan. Gipuzkoako kasuan, gaia Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzan bozkatuko da, Mugi sistema osoan doakotasuna martxan jartzeko. Gasteizen, neurri hau 2022. urtearen amaieratik indarrean dago Tuvisa hiri-autobusetan.


Irakurri gehiago: Garraioa Gizartea EAE Euskal Herria
Garraioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin