10 urteko espetxe zigorra ezarri diote Iñaki Badiola Realeko presidente ohiari, baina ez doa espetxera

  • Zortzi kondena ezarri dizkio Donostiako Zigor Auzitegiak, bakoitza hamasei hilabetekoa. Kondena bakoitza ez denez gutxienez bi urtekoa, ez da espetxera joango. Fiskaltzak 66 urte eskatzen zizkion.

Iñaki Badiola epaitegietan. Argazkia: EFE

2023ko apirilaren 24an - 12:01
Azken eguneraketa: 16:06
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urtarrilean eseri zen epailearen aurrean Iñaki Badiola Realeko presidentea eta apirilaren amaieran heldu da behin betikoa ez den ebazpena. Fiskaltzak 66 urteko espetxe zigorra eskatu zuen berarentzat, Gipuzkoako politikari, epaile eta kazetarien aurkako ustezko irain eta kalumniengatik, eta hala izan zela dio epaiak. Guztira, hamar urte eta zortzi hilabeteko zigorra ezarri dio Donostiako Zigor Auzitegiak, zortzi kondenatan banatuta. Horiengatik, 180.000 euroko zigor ekonomikoa jasoko du Badiolak, eta indemnizazioetan 175.000 euro ordaindu beharko ditu.

Fiskaltzak eskatzen zituen 66 urteko espetxe zigorretik oso urrun dago ebazpena. Indemnizazio eta zigorretan, berriz, ia 3 milioi euroko kantitatea eskatzen zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Eguneraketa berriak daude