Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

  • Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea funtsezkoa da geroari baikortasunez begiratzeko”, adierazi du Gonzalezek.

Pablo Gonzalezen askatasuna eskatzeko elkartu ziren lagun eta bizilagunak Nabarnizen. Argazkia: #FreePabloGonzález.

2024ko apirilaren 29an - 13:17

Naiz egunkariak eman du apirilaren 28an Bizkaiko Nabarniz herrian antolatu duten festa eta aldarrikapen egunaren berri. Kazetariak 42 urte bete dituela ospatu nahi izan dute, eta era berean, haren askatasuna aldarrikatu dute. Oihana Goirienak, kazetariaren haurren amak, Gonzalezek idatzitako gutuna irakurri du. Naiz-ek gutunean jasotako hitz hauek jaso ditu: “Gaur aurreko ekitaldietako argazkiak begiratzen arituko naiz, eta irribarre egingo dut zuen babesa edukitzeko zorteaz gogoratutakoan. Hor zaudetela eta bakarrik ez nagoela jakitea funtsezkoa da geroari baikortasunez begiratzeko, eta espero izateko atxiloketa ‘demokratikoa’ lehenbailehen bukatuko dela”.

Nabarnizeko eta Elantxobeko herritarrak elkartu dira Nabarnizen, bi herri horietan bizi baitira Pablo Gonzalez eta familia. Kamisetak, banderatxok eta bestelako materiala saldu dute familiari babes ekonomikoa emateko. Martxa bat egin dute, txosnak jarri dituzte, eta bazkari herrikoia antolatu dute. Arkaitz Estiballes aritu da bertsotan, eta Audience, The Uskis eta Iñiguito Txapelpunk-ek musika jarri dute.

Abokatuen bidez iritsi den gutunean kartzela sistema poloniarra gaitzetsi du kazetariak: “Poloniako lege eta kartzela sistemak ahal duen guztia egiten du norbanakoari gizatasuna kentzeko; ez dago birgizarteratzerik hemen, desmoralizazioa baizik ez dago. Beste presoengan ikusten dudanez, gizarte bazterketak, eta familia eta bizilagunen elkartasun faltak, sistemak berak baino gehiago urtzen dute. Eta nik, zuei eskerrak, ez daukat halako arazorik. Nire gizarteak justizia eskatzen du, nire askatasuna, gutxienez ni etxera gerturatzea... elkartasun horretan dago gure indarra, eta besteengandik desberdintzen gaitu”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Nazio Batuen Erakundeko 193 kide hil ditu Israelek urritik, inoizko gehien

Palestinar errefuxiatuei laguntzeko UNRW agentziako kideak dira hildakoak. NBEko langileen heriotza tasa altuena dela jakinarazi du agentziak. Israelek momentu oro jakin du non zeuden laguntzaile humanitarioak, eta “berariaz” egin die eraso, salatu duenez. 122... [+]


2024-06-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Benetako espioia ote da ba Ewan Gerxkovitx kazetari estatubatuarra?

Errusiako epaileek leporatzen diote, besteak beste, Armata errusiar tanke modernoenaren ekoizlea den Uralvagonzavod enpresako dokumentu klasifikatuak gainean zeramatzala harrapatu zutela. 20 urteko zigorra jaso dezake. Baina benetako espioia ote zen? Zoritxarrez, ezetz esango... [+]


Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


2024-03-01 | Axier Lopez
Prentsa askatasunaren aurkako sokak ez du etenik: oraingoan AraInforen kontra jo dute

Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]


2024-02-22 | Gedar
Absolbitu egin dituzte ‘Cubainformación’-eko kazetari bat eta Euskadi-Cuba elkartea

Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio... [+]


Eguneraketa berriak daude