Dena ez baita gaztelania Hego Amerikan

Urtarrilean zehar Jatorrizko hizkuntzen III. kongresua ospatu da Santiagon, Txilen. Jarduera ugariz betetako bi egun izan dira, sargoritsu eta biziak.

Eta ama izan nahi ez badut?

Orain gutxi lagun batekin solasean nenbilela axolagabe esan nion ez dudala ama izaterik aurreikusten. Jakinekoa zen atoan zer zetorren.

Hiru urterainoko zigor eskaerak Kukutza babesteko eraikinean iraun zutenentzat

2011ko irailaren 21ean hustu zuten Kukutza Bilboko Errekalde auzoko eraikin okupatua. Era bortitzean oldartu zen Ertzaintza eraikin barruan erresistentzia egin zuten gazteen aurka. Gaur oraindik epaiketen zain daude 44 lagun.

Libanoko etxeko langileak gehiegikerien aurka altxatu dira

Libanon lan egiten duten etxeko langile kanpotarrak elkartzen hasi dira nagusien gehiegikeriekin amaitzeko. Emakumeek sindikatu bat sortu nahi dute, eta horretarako proposamena aurkeztu dute Lan Ministerioan.

Euskal Herria burujabetza energetikoaren bila

Udalbiltzak eta Bizi! mugimenduak "Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gida" aurkeztuko dute ostiralean Baionan.

Ideien festa: Sorkuntza prozesu bat baino gehiago

Ideien festa haurrak eta helduak elkartuko dituen ekimena da. Bertan, pate-hartzaile guztiak erabakigune berberean kokatuko dira, eta ametsetatik abiatuz, herria nola bizi erabakiko dute.

2016rako munduko biztanleriaren %1ek diru gehiago izango du gainontzeko %99k baino

Oxfam Intermónek “ezberdintasunaren aurka” egiteko eskatu die herrialde garatuenetako alderdi politikoei, aberatsen eta pobreen arteko alde horrek “gosearen aurkako borroka oztopatzen” duelako.

Bost lagun epaitzen ari dira "Villabesaren entzierroan" parte hartzeagatik

2012an Iruñean San Ferminak bukatu ostean festa giroan egiten den "Villabesaren entzierroan" parte hartzeagatik auzipetu zituzten bost lagunen aurkako epaiketa hasi da asteartean.

Lilatoia, martxoaren 1ean; izen-ematea zabalik dago

Martxoaren 1ean egingo da Donostian 26. Lilatoia, emakumezkoen lasterketa herrikoia. Aurten aurrenekoz, Klub Atletismo San Sebastian elkarteak antolatu du, sortu zenetik “berdintasunaren alde” lan egin duenak, “eskola kiroletik hasita”.

Kobanę: "Munduko emakumeei zin egiten diegu lortuko dugula"

Kobanên (Kurdistan) Estatu Islamiarraren aurkako erresistentzia emakumeek gidatzen dute. YPJ Kobanêko komandanteetako batek, Gülistan Kobanêk, elkarrizketa bat eskaini dio Firatnewsi.

Gamonal: borroka baten urteurrena

Duela urtebete Burgoseko Gamonal auzoko bizilagunek bulebar bat egiteko proiektu urbanistikoa geratzea lortu zuten protesta ikusgarrien bidez. Urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte.

Ezker independentista eta antikapitalista, hausturaren aldeko hautagai Katalunian

ERCk eta CiUk euren zerrendak aurkezteko baldintzei buruz eztabaidatu bitartean, zenbait erakunde ezkertiar independentista eta antikapitalistek, CUPek barne, hautagaitza zabala aurkeztuko dute Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetarako.

Nancy Fraser: “Emakume pribilegiatu gutxi batzuk toki batetik bestera mugitu dira, hori da egin den guztia”

Nancy Fraser politologo eta feminista estatubatuarra da. Bere ustez, emakume multzo batek baino ez du lortu boterea hartzea. Haiek gizonekin lehiatzen dira, eta gizonen jarrerak imitatzen dituzte. Egiturak bere horretan segitzen du: produkzio ekonomikoa eta erreprodukzio soziala ez dira uztartu.

Feminismoa. Marxismoari kritika edo ekarpena?

Silvia Federicik dio azken mendeko sistemaren aurkako borroka garrantzitsuenetako subjektuak ez direla izan Marxek proiektatutako subjektu iraultzaileak. Baizik, nekazal, antikolonialista, indigena, antiapartheid eta feministak izan diren mugimenduak; merkatuak euren zaintza lanei ezarririko balioa...

Eta Olentzero emakumea balitz? Edo maritxua? Edo transgeneroa?

“Zergatik Olentzero eta Mari Domingi izaki berriok sortu, ar eta eme, betiko bitar sistemari men eginez? Bakarra ez ote genuke aski, batzuetan emakumezko, bestetzuetan gizonezko, hemen trans, han intersex?”.

Herrigintza parte-hartzailerako gunea Urretxun

Urretxuko Irimo lantegia zena eta industrialde osoa berreskuratzeko prozesua abiatu dute herritarrek. Herrigintza ulertzeko eredu jasangarri eta parte-hartzailea oinarri, bilerak eta eztabaidak izan dituzte. Helburua, bertako ekintza kulturala eta ekonomikoa suspertzea.

Hurrengo erronka: boterea hartzea

Euskal Herriko Bilgune Feministak Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministak antolatu zituen abenduaren 13an. Ondarroako Kofradia lepo zela (600 lagunen aurrean), mahai-inguru bizia eta mamitsua egin zuten. Hurrengo erronka nagusia boterea hartzea dela azaldu zuten: erabaki politikoetan eragitea, hegemonikoa izatea, kontzeptu nagusiak feminismotik berdefinitzea, eta azken helburu gisa euskal estatu (trans)feminista lortzea.

Zazpi lagun kartzelara: anarkisten aurkako operazio susmagarriaren balantzea

Mugimendu anarkistaren kontrako operazio polizialean asteartean atxilotu zituzten 11 lagunetatik 7 kartzelara bidali dituzte.

“Mendekua dago ekintza polizial honen atzean”

Bartzelonako Kasa de la Muntanyan bizi den euskalduna da Julen, 25 urte okupatuta daramatzan etxean. Astearte honetan anarkisten aurkako operazio polizialean mossoek hainbat orduz atxiki dituzte etxe barruan bertako 16 bizilagunak. Asteazkenean irakurri dute komunikatua prentsaren aurrean, eta mezu horren azalpena eta bizipenak kontatu dizkio Julenek ARGIAri.

Militar bat eta Guardia Zibil bat, futbolzale galiziarraren hilketarekin lotutako atxilotuen artean

Larrialdietarako Unitate Militarreko kide bat eta Guardia Zibil bat atxilotu ditu poliziak, beste 34 pertsonarekin batera, Francisco Romero “Jimmy” hil zuten istiluetan parte hartu izana leporatuta.

Itsaso Atutxa (EAJ): "2015ean ez bada 2016an galdeketa egin beharko genuke”

Itsaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak ETB1eko Azpimarra+ saioan adierazi du: “2015an ez bada 2016an galdeketa egin beharko genuke hemen ere”. Gaineratu du EAJk horretarako konpromisoa duela.

'Jostunak' dokumentala estreinatu du Gure Esku Dago mugimenduak

Gure Esku Dago ekimenaren sorrera eta garapena ardatz dituen Jostunak dokumentala Bilbon estreinatu dute.

Baztango Udalak Donbasseko herriari babesa eskaini dio

Ukraina ekialdeko erasoen harira, Baztango Udalak (Nafarroa) Donbasseko herriari babesa emateko mozio instituzionala onartu du eta Pervomaisk herriarekin senidetzeko aukera aztertuko du.

Bartzelonako Can Vies zentro sozial okupatua berreraikitzen jarraituko dute, eragozpenen gainetik

Bartzelonako Sants auzoko Can Vies zentro soziala berreraikitzen jarraituko dute, Udalak agindutakoaren aurka. Maiatzean etxe okupatua husten ahalegindu ziren eta eraikinak kalte larriak jasan zituen.

Europako Batzordea ingurumen arloan atzeraka, ekologistek kritikatu dutenez

Europar Batasuneko hamar elkarte ekologista nagusiek gogor kritikatu dute Europako Batzordeak asteartean adostutako 2015erako lan-plangintza. Agiri bateratu batean adierazi dutenez, Batzordeak atzerapauso nabarmena egin du airearen kalitateari eta hondakinen birziklatzeari dagokienez.

Mugimendu anarkistaren aurkako polizia operazioa abian Katalunian

Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, mossoek mugimendu libertarioaren aurkako operazioari ekin diote astearte goizaldean. Kasa de la Muntanya, 25 urte okupatuta daramatzan etxe historikoa, Poble Sec eta San Andreuko ateneoak eta hamabost etxebizitza partikular inguru miatu dituzte.

Feministaldiak "normal" hitza kolokan jarriko du

“Feministaldia 2014” jardunaldiak aste honetan egingo dira Donostian, abenduaren 17tik 20ra bitartean. “Monster” kultura hartu dute ardatz aurten, “normaltzat hartzen dugun horren zentzua aldatzeko”.

Topaketa Feministak: Nola iritsi botereguneetara?

Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministak Ondarroan egin ziren abenduaren 13an Bilgune Feministak antolatuta.  “Euskal Herriaren burujabetza feminista lortzeko bidean” lelopean 500dik gora feminista bildu ziren. Emandako aurrerapausoez, eta egiteke dagoenaz, besteak beste, erabakiguneetan egoteaz, hausnartu zuten.

Feminismoa eta gizonen egitekoa

Azaroan Bilbon Maskulinitatea eta giza garapenerako Ipar-Hego arteko topaketa egin zen Euskal Herriko, Espainiako Estatuko eta Latinoamerikako kideen partaidetzarekin. Zentzu handia dauka maskulinotasun ereduak giza garapenarekin duen lotura agerian uzteak. Indarkeria matxistari buruz aritzean,...
Multimedia

2015-01-26  |  Herri mugimenduak

2014 iruditan (Ekinklik kolektiboa)

Herri mugimenduko zenbait kidek osatzen dute Nafarroako Ekinklik kolektiboa. Argazkilaritza salaketa eta aktibismo politiko gisa ulertzen dute. 2014an egin duten lanik esanguratsuenak bildu dituzte bideo honetan.

2015-01-26  |  Herri mugimenduak

Historia, festa eta emakumea

Historia eta festaren arteko loturak nola baldintzatu du emakumeen parte-hartzea festetan? Donostiako Danborradan ala Irungo alardean, aurrerapausoak eman dira, baina emakumeak rol jakin batzuetara ere bideratu dira. Xabier Kerexeta historialariarekin eta Inma Landa Irungo Alarde publikoko...

2015-01-26  |  Herri mugimenduak

Munduari begirada internazionalismotik

Askapenako Julen Zulaikak Zarauzko Putzuzulo gaztetxean emandako hitzaldia (2015-01-15).

2015-01-20  |  Herri mugimenduak

Gure Esku Dagoren kanta Azpeitiko danborradan

Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago dinamikaren abestia jo dute Azpeitian, 2015ko San Sebastian bezperako helduen danborradan. Udal Musika Banda eta herriko hainbat abeslari lagun izan dituzte danborjoleek abestia osatzeko.

2015-01-19  |  Herri mugimenduak

Itxaro Borda - Ahoan bilorik gabe

"Itxaro Borda naiz, Baionan sortua, Oragarren hazia. Donapaleun, Pauen, Parisen eta Maulen hezia. Azken hamalau urte hauetan berriz bizi naiz Baionan, azkenean, sortu naizen herrian. Ene ofizioa postari da. Ene afizioa, ofizio bilakatzen ari dena emeki emeki, nahiz eta dirurik ez duen...

2015-01-08  |  Herri mugimenduak

Borbor (K)

Joxemi Zumalabe fundazioak sortu duen Herri Jakintzen Laborategiari buruzko lana.

2015-01-08  |  Herri mugimenduak

Ońatiko Kasablankak 10 urte

Oñatiko kasablanka auzoan 2005ean egon zen gaztetxearen 10. urteurrena ospatuko dute aurten. Gaztetxea 2005eko uztailean okupatu zen eta urte bereko azaroan eraitsi zuten udalaren aginduz. Gaztetxearen ibilbidea gogora ekartzeko bideoa egin dute lehenengo asanbladako kide batzuren...

2014-12-19  |  Herri mugimenduak

Antiguaotarrak kontsumo taldea

Donostiako Antigua auzoan elikadura subirautzaren alde lan egiten duen taldeari buruzko lana. Egilea: Antiguotarrak Kontsumo Taldea.

2014-12-17  |  Herri mugimenduak

Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak

Iraultza feminista egiteko prest eta gogotsu azaldu dira Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministetan Ondarroan bildu diren 600 emakumeak. Euskal Herriaren burujabetza feminista erdiesteko jarduna egokitzeko beharra ikusi du Bilgune Feministak, eta horren inguruko eztabaida ematea izan da...

2014-12-12  |  Herri mugimenduak

Emarock: "Iragana, oraina eta geroa"

Emarock proiektuak emakume musikariei protagonismoa ematea du helburu. Emakumeen presentzia geroz eta handiagoa bada ere, oraindik hutsune asko daude eta egoera hori aldatzeko lanean ari da. Hausnarketarako dokumentala da. Zergaitik daude horren emakume gutxi musika munduan? Galdera horretatik...

2014-12-10  |  Herri mugimenduak

Euskalgintzarako 151.000 euro bildu ditu Errigorak 2014an

12.000 saski banatuta 151.000 euro bildu ditu Errigora ekimenak euskalgintzarako. Balorazioa oso positiboa egin du Errigorak. 2014an saski asko saldu izanak eragin positiboa izango du Nafarroa hegoaldeko ekoizleengan eta irabazitako 151.000 euroak euskalgintza garatzeko bideratuko dituzte.

2014-12-04  |  Herri mugimenduak

Lan merkatuaren banaketa sexuala

Emakumeek lan merkatuan oraindik ere ikusten dituzten jarrera eta oztopoak aztertu dituzte IDEMtitateak saioan. Horretarako, hiru emakumerekin izan dira:  Ainhoa Etxaide (LAB), Saioa Iraola (Bilgune Feminista) eta Ainara Miron. Beraien bizipen pertsonaletik hitz egin dute.

2014-12-02  |  Herri mugimenduak

Hamaika hizkuntza, borroka bakarra

Askapena erakunde internazionalistak eta EHE eragile euskaltzaleak Euskararen Nazioarteko Egunerako (ENE) bideoa egin dute auzolanean. Herrialde Katalanetatik, Maputxe Herritik, Aragoitik, Korsikatik, Bolibiatik, Irlandatik eta Japoniatik iritsitako mezuekin osatu duten ikus-entzunezkoa. Munduko...

2014-11-27  |  Herri mugimenduak

Eutsi edo hil

ikuspegi indigena batetik, lurra, hezkuntza, hizkuntzak eta "Bizitze Ona" bezalako gaiak jorratzen ditu bideoak. Mugarik gabe elkarteak antolatutako “Eutsi edo Hil” jardunaldien barruan, Guatemala eta Kolonbiako hiru emakume lider indígena egon ziren euren...

2014-11-17  |  Herri mugimenduak

Genero rolak gaztetxe eta gune autogestionatuetan

Gaztetxe eta gune autogestionatuak, espazio libreak dira, baina gizartean txertatuta egonda, rol banaketa gainditzea lortzen al da? Pili Alvarez soziologoak ikerketa egin du eta Miren Aranguren Putzuzulo gaztetxeko eta Bilgune Feministako kideak ere bere analisia konpartitu du IDEMtitateak...

2014-11-17  |  Herri mugimenduak

Batzarrak eta auzolana

Etxarri-Aranazko udalaren Etxarriaran Hazten parte hartzea sustatzeko planaren barruan antolatutako hitzaldia. Hizlariak: Mentxu Zorita Arratibel, informatikaria eta historia lizentziaduna eta Patxi Azparren Olaizola, Antxoko euskaltegiko arduraduna, geografia eta historia diplomaduna eta...

2014-11-14  |  Herri mugimenduak

Debako gaztetxea bizirik!

Debako Gazte Asanbladako partaideak protagonista izanik, beraiek 2006an grabatutako irudiekin osatzen da gehien bat lan hau. Ekoizpena: Biharko ekoizpenak eta Eguzki Bideoak

2014-11-11  |  Herri mugimenduak

“Produktuak hurbileko nekazariei erostea gozamena da”

Angelek, umore biziz, kontserba ekoizlearen ikuspegitik eta bi semeak Arronizetik Lizarrako ikastolara eramaten zituen aitaren ikuspegitik hitz egin du Errigorako kideekin. «Errigorak Nafarroako produktuak saltzen lagundu eta euskara sustatu nahi du, ezta? Bada, orduan, ate egokia jo...

2014-11-09  |  Herri mugimenduak

10.000 lagun Euskal Herriko erabakitze eskubidearen aldeko mosaikoan

Gure Esku Dagok antolatuta 10.000 lagun bildu dira Donostiako Zurriola hondartzan. Euskal Herriko erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeaz gain, eskoziarrak zoriondu eta kataluniarrei babesa erakutsi diete.

2014-11-06  |  Herri mugimenduak

"Gero eta euskaldun eta euskaltzale gehiago dago Erriberan"

Terek, bere esperientziatik, Nafarroa hegoaldean euskarak bizi duen egoerari buruz hitz egin digu. Bizitza osoa egin du Tuteran, AEKn ikasi zuen euskara eta seme-alabak Argia Ikastolan eskolaratu dituzte. Egilea: Errigora

2014-11-05  |  Herri mugimenduak

Urretxu-Zumarraga kantuz Kataluniarekin elkartasunez

Urretxu-Zumarragako herriak Kataluniari elkartasuna adierazteko grabatutako bideoa 2014ko urriaren 30ean. Vídeo gravat pels ciutadans d'Urretxu-Zumarraga en solidaritat amb el poble català. (2014/10/30)

2014-11-03  |  Herri mugimenduak

"Nekazaritza ekologikoaren alde egin dugunok egurra baino ez dugu jaso"

Oibarren nekazaritza ekologikoa egiten duen enpresa bateko aita-semeak mintzo dira Nafarroa hegoaldeko nekazaritzaren egoerari buruz. Errigora proiektuaren barruan sortutako bideoa.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys